Gizartea -

DESAGERTUTAKO PERTSONAK

Berrobin desagertutako gizonaren bila jarraitzen dute

Larunbatean gaztearen motorra eta motxila aurkitu zituzten desagertua bilatzen ari diren mendi inguruan. Asteartean mendira motorrean buelta bat ematera atera zenetik ez dute haren berririk izan.

Erreskate taldeak bilduta, astelehen honetan. Irudia: SOS Deiak
Erreskate taldeak bilduta, astelehen honetan
Erreskate taldeak bilduta, astelehen honetan. Irudia: SOS Deiak

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartean Berrobi (Gipuzkoa) inguruan desagertutako 33 urteko gizonaren bila hasi dira berriro goizean goiz Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak. Gaztea motorrarekin buelta bat ematera atera zen, baina ez zen etxera itzuli.

Larunbatean, erreskate taldeek haren motorra eta motxila aurkitu zituzten bila ari diren mendi batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez. Oraingoz, ordea, ez dute gizonaren berririk.

Ertzaintzaren hainbat unitatek, Euskadiko Txakurren Salbamendu Taldeak, Gurutze Gorriak, Gipuzkoako suhiltzaileek eta inguruko dozenaka boluntariok astelehen honetan ekin diete berriro bilaketa lanei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoako albisteak EAE Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Desagertutako pertsonak gaur