Gizartea -

PROTESTAK

Donostiako Ikatz kaleko tabernak itxi dituzte 20:00etan, jende pilaketen aurka

Belea, Kai, Aurresku, Belfast, Ilargi, Urka-Mendi, Urraki eta Herria tabernetako ostalariek adierazi dute "denbora asko" daramatela "parranda egiteko asmoz hiriko hainbat tokitan biltzen diren gazte taldeek" sortutako egoera pairatzen.

Donostiako Alde Zaharreko Juan de Bilbao kaleko tabernak (Ikatz kalea), itxita. Irudia: EiTB Media
Donostiako Alde Zaharreko Juan de Bilbao kaleko tabernak (Ikatz kalea), itxita. Irudia: EiTB Media
Donostiako Ikatz kaleko tabernariek negozioak itxi dituzte 20:00etan, azkenaldiko giro eskasa salatzeko

1:14

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Alde Zaharreko Juan de Bilbao kaleko (Ikatz kalea) ostalari talde batek kale edanaren testuinguruan sortzen ari diren "jende pilaketak" salatu ditu. Halaber, protesta gisa tabernak 20:00etan itxi dituzte ostegun honetan.

Belea, Kai, Aurresku, Belfast, Ilargi, Urka-Mendi, Urraki eta Herria tabernetako ostalariek adierazi dute "denbora asko" daramatela "parranda egiteko asmoz hiriko hainbat tokitan biltzen diren gazte taldeek" sortutako egoera pairatzen.

Azaldu dutenez, "jende pilaketa horiek arazoak sortu ahala agintariek desegin egiten ditute, eta, ondorioz, Alde Zaharrara etortzen dira eta bertan pilatzen dira", azaldu dute. Ostalarien arabera, horrek jendetza biltzen du auzoan, eta, zehazki, Ikatz kalean eta inguruko kaleetan, "gure lana baldintza egokietan egitea eragotziz".

Testuinguru horretan, gainera, zenbaitzuk indarkeriazko jarrerak izaten dituzte, hala nola, tabernarieen edo auzokideen aurka, eta tabernak itxi ondoren kalean parrandan jarraitzen dute, bozgorailuekin, "auzokideak eta ohiko bezeroak nazkatuz".

"Aisialdi-mota horretarako espazioak mugatzen diren neurrian, arazoa areagotu egiten da horiek baimenduta dauden tokietan", eta, horregatik, "horretarako behar bezalako  espazioak prestatzeko deia egin dute, gaueko lokalen irekiera barne, non, zalantzarik gabe, osasun-arauak kalean baino hobeto beteko liratekeen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Donostiako Alde Zaharra Tabernak Euskadin gaur COVIDaren agerraldiak gaur Gazteak azken ordukoa