Itxi

2021/09/24

18:03

Gizartea

Hezkuntza

EAEko unibertsitateek erabateko presentzialtasuna berreskuratuko dute urriko lehen hamabostaldian

Agentziak | EITB Media

Hain zuzen ere, covid-19aren bilakaeran hobera egin ondoren eta txertaketa-kanpainan urrats garrantzitsuak eman ostean hartu dute erabakia. Horrenbestez, ikasturte honetarako ezarri zuten helburu nagusia aurreratu ahal izan da.

  • EHUko ikasleak, Leioako Campusean. Artxiboko argazkia: EFE

    EHUko ikasleak, Leioako Campusean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) unibertsitateek erabateko presentzialtasuna berreskuratuko dute urriko lehen hamabostaldian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, ostiral honetan jakinarazi die Eva Ferreira EHUko errektoreari, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreari eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreari EAEko unibertsitate-sisteman erabateko presentzialtasuna berreskuratu nahi dutela, arratsaldean egindako bilera telematikoan. Hain zuzen ere, urriaren lehen hamabostaldian erabateko presentzialtasuna berreskuratzea adostu dute.

Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak aste honetan aztertu dute koronabirusak eragindako pandemiaren bilakaera. Hala, kasuak nabarmen murriztu direla ikusita, EAEko unibertsitateetan ikasle guztien erabateko presentzialtasuna berreskuratu daitekeela ondorioztatu dute, unibertsitate bakoitzaren antolaketaren eta plangintzaren arabera eta "oraindik beharrezkoak diren segurtasun eta higiene-neurriei eutsiz betiere".

Hain zuzen ere, covid-19aren bilakaeran hobera egin ondoren eta txertaketa-kanpainan urrats garrantzitsuak eman ostean hartu dute erabakia. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak eta euskal unibertsitate-sistemako hiru unibertsitateek ikasturte honetarako ezarri zuten helburu nagusia aurreratu ahal izan da.

Finkatutako egutegiari esker, besteak beste, euskal unibertsitate-sisteman erabateko presentzialtasuna lortzeko helburua irakasgai, titulazio, fakultate eta unibertsitate bakoitzaren egoera anitzetara egokitu daiteke, "osasun publikoko irizpideak esparru malgu batean betetzen direla ziurtatuz, zuzendaritza-taldeak, langileak eta ikasleak aurrez aurreko agertoki oso berri eta antsiatu horretara egokitu ahal izan daitezen".

Hala, mundu mailako pandemia oraindik gainditu ez dela jakinik, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak, hiru unibertsitateetako errektoreordeek eta Unibasq euskal unibertsitate-sistemaren kalitatearen agentziak osatutako lantaldeak 2020ko martxoan hasitako lanarekin jarraituko du, pandemiaren bilakaera eta horrek unibertsitatearen eremuan duen eragina koordinatuz eta monitorizatuz.

Bildarratz sailburuak eta hiru errektoreek ezarritako helburua lortzeko itxaropena dute, eta, aldi berean, euskal unibertsitate-sistema osatzen duten pertsona guztien "erabateko segurtasuna" bermatzeko lan egingo dutela ziurtatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;