Itxi

2021/09/28

17:35

Gizartea

Donostia

Aste bukaeran edo datorren aste hasieran Danborradaren inguruko erabakia hartuko dute

Agentziak | EiTB Media

Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, lehendabizi haur zein heldu danborradekin bilera sorta egin behar dute.

  • EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eneko Goia Donostiako alkateak iragarri duenez, "aste bukaeran edo datorren aste hasieran" 2022ko Danborrada egin ala ez erabakiko dute. Alkateak azaldu duenez, lehendabizi haur zein heldu danborradekin bilera sorta egin behar dute.

Udalbatzak hartutako azken erabakien berri emateko prentsaurrekoan, pandemiaren inguruan galdetu diote Goiari. LABIren bileran "neurri batzuk arintzea" espero dutela esan du buruzagiak.

"Ez da asko falta, aforoak oro har % 75ean daude, % 65ean Anoetan, musukoen erabilera beste kontu bat da", adierazi du Goiak. "Urri hasieran egoera hobeagoan egotea litekeena da, egoera normalago batean dagoeneko", erantsi du agintariak.

Antolakuntza kontua

Testuinguru honetan, "Danborradaren inguruko erabakia egun hauetan hartu behar zela argi ikusi genuen", azpimarratu du, "antolakuntza kontua delako".

"Haur zein heldu danborradekin bilera sorta egiteko aste hau hartu genuen, eta haien iritzia jasotzen dugunean, asmoak publiko egingo ditugu", esan du Goiak. "Aste honetan hartu-emanak bukatuko ditugu", eta Udalak erabakia jakinaraziko du, gaineratu duenez.

Nahiz eta azkenean festa urtarrilaren 20an egiteko erabakia hartu, "ez da behin betiko ezer", koronabirusaren aldaera berriak agertu daitezkeelako. Hala ere, "erabakiak une egokian hartu behar dira", errepikatu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;