Gizartea -
Bilbo
Atxilotu egin dute Abandoko hilketaren ustezko egilea, 18 urteko mutil bat
17:00 inguruan jazo da erasoa, antza denez borroka bat tarteko. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, ikerbidearen tramiteak betetzeko, epailearen esku utzi baino lehen.
EITB MEDIA
Ertzaintzak atxilotu egin du Abando geltokian (Bilbo) izandako krimenaren ustezko egilea, 18 urteko mutil bat.
EGUNERATZEA: Atxilotutako mutilak 16 urte ditu, eta ez 18
Atxiloketa 20:30ean egin dute, Bilbon.
Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, ikerbidearen tramiteak betetzeko, epailearen esku utzi baino lehen.
Ertzaintzatik baieztatu dutenez, hilketa 17:00etan inguru jazo da. Antza denez, ordu horretan borroka bat gertatu da, eta 20 urteko gizon bati labankadaz eraso diote.
Hasiera batean, biktima Basurtu Ospitalera eraman dute, baina hil egin da handik gutxira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea