Gizartea -

Bilbo

Abandoko hilketaren ustezko egilea, Adingabeen Fiskaltzaren esku

Atxilo hartutako mutilak 16 urte ditu, eta ez 18, atzo Segurtasun Sailak esan bezala.

Erasoa izan zen lekua, Abandoko geltokia. Argazkia: Iker Salgado
Erasoa izan zen lekua, Abandoko geltokia.
Erasoa izan zen lekua, Abandoko geltokia. Argazkia: Iker Salgado

E. G | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Abando geltokian izandako hilketaren ustezko egileak 16 urte ditu, eta ez 18 atzo esan bezala, eta beraz, Adingabeen Fiskaltzaren esku geratu da gaur, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez.

Mutila 20:30ean hartu zuten atxilo, 20 urteko gizonaren heriotza baieztatu eta hiru ordura.

Hilketa 17:00ak aldera jazo zen, Renferen Abando geltokitik gertu. Antza denez, ordu horretan borroka bat gertatu zen, eta 20 urteko gizon bati labankadaz eraso zioten.

Biktima larri zaurituta eraman zuten Basurtu Ospitalera, baina handik gutxira hil zen.

Juan Mari Aburto: ''Delituak egiteko prest datozenak soberan daude Bilbon''
Juan Mari Aburto: ''Delituak egiteko prest datozenak soberan daude Bilbon''
Juan Mari Aburto: ''Delituak egiteko prest datozenak soberan daude Bilbon''

1:31
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak