Gizartea -

KORONABIRUSA

Hainbat tokitan murrizketak azkarregi altxatzen ari direla uste du Lopez Acuña epidemiologoak

Munduko Osasun Erakundeko presidente izandakoaren aburuz, goizegi da, oraindik, pandemia amaitu dela esateko. Herritarrak gehiegi lasaitu daitezkeela uste du.

aniel Lopez Acuña, epidemiologoa eta Munduko Osasun Erakundeko zuzendari ohia.
Daniel Lopez Acuña, epidemiologoa eta Munduko Osasun Erakundeko zuzendari ohia.
aniel Lopez Acuña, epidemiologoa eta Munduko Osasun Erakundeko zuzendari ohia.

play icon 19:26

Ane Goñi | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daniel Lopez Acuña epidemiologoak eta Munduko Osasun Erakundeko zuzendari izandakoaren iritzian, covid-19aren pandemia ez da amaitu eta hainbat erkidegotan azkarregi altxatu dituzte neurri murriztaile guztiak, besteak beste, Nafarroan. Horrelako erabakien ondorioz, pandemiaren kontrako borrokan atzerapausoak etor daitezkeela uste du,  herritarrak gehiegi lasaituta. 

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Erresuma Batuan gertatutakoa jarri du adibidetzat. Han, Freedom Day delakoaren ondotik,  datuak okerrera egiten hasi ziren nabarmen, eta, egun, intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 700ekoa da.

Udazkenean seigarren kutsatze olatu bat izatea ez du baztertu Lopez Acuñak. Halere, txertaketa maila altuari esker, etor litezkeen balizko olatuak ezberdinak izango direla ere onartu du. Era berean, aldaera berriak ere sortzeko aukera egon badagoela gogoratu du.

Hori dela eta, txertaketa bultzatzen jarraitzeko deia egin du epidemiologoak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagileen albisteak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea