Gizartea -
Istripua
Sei pertsona zauritu dira Iruraiz-Gaunan izandako autobus-istripu batean
Burundesa enpresaren ibilgailu bat izan da irauli dena, Iruñetik Gasteizera bidean zihoanean.
agentziak | eitb media
Sei pertsona zauritu dira, inor ez larri, Iruñetik Gasteizera bidean zihoan Burundesaren autobus bat iraulita. Ezbeharra A-1 errepidean gertatu da, Iruraiz-Gaunan (Araba).
Istripua 16:10 aldera geratu da, Ertzaintzak jakitera eman duenez, eta ibilgailua errepidetik irten eta bidearen erdian geratu da iraulita.
Soilik bost bidaiari, 15 eta 21 urte artekoak, zihoazen autobusean, eta 32 urteko gidariarekin batera, horiek dira zauritu direnak. Zorionez, euren kasa atera ahal izan dira ibilgailutik, eta ez daude larri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea