Itxi

2021/10/05

16:47

Gizartea

Suedia

Klimaren eta mekanika estatistikoaren zientzialariek Fisika Nobel saria irabazi dute

Agentziak | EiTB Media

Syukuro Manabe japoniarra eta Klaus Hasselmann alemaniarra Lurraren klima ezagutzeko oinarriak jartzeagatik saritu dituzte. Gainera, Giorgio Parisi italiarrak saria lortu du material desordenatu eta ausazko prozesuen teoriari egindako ekarpenagatik.

  • Klaus Hasselmann alemaniarra, Max Planck Meteorologia Institutuko aditua. Irudia: France Press

    Klaus Hasselmann alemaniarra, Max Planck Meteorologia Institutuko aditua. Irudia: France Press

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Syukuro Manabe japoniarra, Princetongo meteorologoa, eta Klaus Hasselmann alemaniarra, Max Planck Meteorologia Institutuko aditua, Lurraren klima eta gizateriak nola eragiten dion ezagutzeko oinarri sendoak jartzeagatik saritu ditu Fisikako Nobel Sariak.

Gainera, Giorgio Parisi italiarrak, La Sapienza Unibertsitateko irakasleak, Nobel saria lortu du material desordenatu eta ausazko prozesuen teoriari egindako ekarpen iraultzaileengatik.

Sistema konplexuek zoria eta desordena dituzte ezaugarri, eta ulertzen zailak dira. Gizateriarentzako funtsezkoa den sistema konplexu bat Lurraren klima da, Suediako Zientzia Akademiak azaldu duenez.

Syukuro Manabek demostratu zuen karbono dioxidoaren mailak atmosferan gora egitearekin batera lurrazalean tenperaturen gorakada gertatzen dela.

1960ko hamarkadan, Lurreko klimaren eredu fisikoak garatu zituen, eta erradiazioaren eta aire masen garraio bertikalaren arteko interakzioak aztertzen aurreneko pertsona izan zen. Egungo klima ereduak garatzeko orduan oinarriak finkatu zituen Manaberen lanak.

El japonés Syukuro Manabe, meteorólogo en Princeton. Imagen: France Press

Syukuro Manabe japoniarra, Princetongo meteorologoa. Irudia: France Press

Gutxi gora behera hamar urte geroago, Klaus Hasselmannek eguraldia eta klima lotzeko eredu bat sortu zuen. Nahiz eta klima aldakorra eta kaotikoa izan, eredu klimatikoak fidagarriak izan daitezkeela egiaztatu zuen alemaniarrak.

Fenomeno naturalek zein gizateriaren jardunak kliman uzten dituzten seinale bereziak edo markak identifikatzeko metodoak garatu zituen. Atmosferan tenperaturaren gorakada karbono dioxido isurien ondorio dela demostratzeko balio izan dute metodoek.

Bestalde, 1980an, Giorgio Parisik patroi ezkutuak aurkitu zituen material konplexu desordenatuetan. Sistema konplexuen teoriari egindako ekarpen garrantzitsuenetakoen artean dago.

Material eta fenomeno asko eta ezberdinak ulertzeko eta deskribatzeko balio dute, nahiz eta itxuraz guztiz ausazkoak izan, ez bakarrik fisikan, baita beste esparru batzuetan ere, matematikak, biologia, neurozientziak eta ikaskuntza automatikoan esaterako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;