Gizartea -

Koronabirusa

Sagarduik "erantzukizunez eta elkartasunez" jokatzen jarraitzeko deia egin du

Bestalde, sailburuak iragarri du hilaren 25 "inguruan" hasiko direla 70 urtetik gorakoei txertoaren hirugarren dosia jartzen.

Gotzone Sagardui, gaur. Argazkia: Irekia.
Gotzone Sagardui, gaur.
Gotzone Sagardui, gaur. Argazkia: Irekia.

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak "erantzukizunez eta elkartasunez" jokatzeko jarraitzeko eskatu dio euskal gizarteari, "birusarekin bizitzen ikasi behar baitugu". 

Hala mintzatu da Debagoieneko Ospitalearen handitzea aurkezteko emandako prentsaurrekoan, Iñigo Urkullu lehendakariak EAEko Osasun Larrialdiaren amaiera iragarri eta biharamunean.

Sailburuak gogorarazi du gaitza ez dela desagertu, "atzo normaltasun berrirako urratsa" eman zen arren. Horregatik, ahalegina eskatzen du, oraindik ere, maskara erabiltzeko, jendetza handiak saihesteko, eskuen higienea mantentzeko edo espazio itxiak aireztatzeko. 

"Asko lortu dugu eta aurrera egiten jarraituko dugula bermatu behar dugu", ziurtatu du Gotzone Sagarduik.

Sailburuak zehaztu du Osasun Sailak eta Osakidetzak birusa garaiz detektatzeko proba diagnostikoak egiten jarraituko duela, baita txertoa jartzen ere, eta dei egin die txertoa hartzera oraindik egin ez dutenei.

Covid-19aren hirugarren dosiari dagokionez, sailburuak Osasun Publikoaren Batzordean hartutako erabakiak azaldu ditu: "adostu zena izan zen txertoa jarri beharreko xede-populazioa instituzionalizatu gabeko (egoitzetan ez daudenak) 70 urtetik gorako pertsonena izango zela; eta autonomia-erkidego bakoitzak erabakiko duela hasiera-data". 

Hala, ziurtatu du Osakidetza "prest eta gaituta" dagoela txertoak jartzen hasteko, eta Txertoen Aholku Batzordearekin, Osasun Publikoko Zuzendaritzarekin eta Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzarekin batera, datozen egunetan zehaztuko dela txertaketa hori noiz eta nola egin. 

Hirugarren dosia

Bestalde, Sagarduik iragarri du hilaren 25 "inguruan" hasiko direla 70 urtetik gorakoei txertoaren hirugarren dosia jartzen.

Sailburuaren esanetan, Jaurlaritza "prest" dago hirugarren dosi hori eta aldi berean gripearen aurkako txertoa ere jartzeko.

Horren ildotik, aurtengo gripea iazkoa baino "gogorragoa" izan litekeela nabarmendu du. Datorren astean aurkeztuko dute protokolo berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Txertoak egutegia Koronabirusaren Eris aldaera gaur Maskarak koronabirusa