Gizartea -

KORONABIRUSA

Ogitartekoa jan dezaket futbol estadioan? Eta krispetak zinema-aretoan? Argitu hemen zure zalantzak

Eusko Jaurlaritzak gida bat argitaratu du osasun larrialdiaren amaierak sor ditzakeen zalantzak argitzeko.

Jendea Bilboko kaleetan oinez. Artxiboko irudia: EFE
Jendea Bilboko kaleetan oinez.
Jendea Bilboko kaleetan oinez. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren pandemia geldiarazteko neurri murriztaile gehienak indargabetuta gelditu dira gaur, ostegunez, Iñigo Urkulluk Euskadin osasun larrialdi egoera bertan behera uzten duen dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearekin batera. 

Eusko Jaurlaritzak dokumentu batean jaso ditu urriaren 6ko 39/2021 dekretuaren interpretazioak eta hura aplikatzeko irizpideak, herritarren zalantza nagusiak argitze aldera. 

OSASUN LARRIALDIAREN AMAIERA

Zer esan nahi du osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioari amaiera emateak?

Horrek esan nahi du pandemiaren bilakaerak eta, batez ere, ospitaleetan eta ZIUetan duen eraginak kritikoa izateari uzten diola eta, beraz, gizarte-jardueren funtzionamendu normalizatuago batera itzul daitekeela. Horrela, osasun-larrialdiko egoera batetik osasun-zaintzako egoera batera pasatzen gara.

Zer datuk azaltzen dute osasun-larrialditik osasun-zaintzara pasatzea?

Bizi Berri IV Planaren 1. mailan ezarritako helburuak lortu dira, osasun-larrialdiari amaiera emateko eta ordutegiak, edukiera eta jardueren egitura mugatzeko neurriakaltxatzeko. Zehazki: 40 ohe baino gutxiagoko ZIUko okupazioa; 60 ohe inguruko intzidentzia-tasa eta beheranzko joera pixkanaka; eta %90eko txertaketa pauta osoarekin.

Osasun-krisi hau gainditu eta amaitutzat jo dezakegu?

Ez. Zalantzarik gabe, egoerak hobera egin du, baina horrek ez ditu erabat desagerrarazten ezkutuko ziurgabetasunak eta mehatxuak, hiru puntutan kontzentratzen direnak: birusaren portaera aurreikusi ezina, mutazio-gaitasun handia duelako; txerto-defizita planetako eremu zabaletan; eta immunitate naturalaren edo txertoaren iraupenaren gaineko ziurgabetasuna.

Zer neurrik jarraitzen dute indarrean?

Osasuneko sailburuaren aginduaren bidez, Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluaren esparruan lotzen gaituzten neurri hauek mantentzen dira:

-Maskara nahitaez erabili beharra.-Edukiera ehuneko 80ra mugatzea 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparru itxietan.-Ekitaldietan elikagaiak eta edariak hartzeko debekua, ura izan ezik, barruko zein kanpoko esparruetan. Ostalaritzarako eta jatetxeetarako guneetan bakarrik kontsumitu ahal izango da.

Zer neurri geratzen dira ondoriorik gabe?

Eraginik gabe geratzen dira ordutegiak, edukierak eta jarduerak mugatzen dituzten gainerako neurriak. 

EGOERA BERRIA

Ba al dago jarduerak eta establezimenduak ixteko ordu-mugarik?

Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduerak ixteko eta irekitzeko ordutegia arlo horretan aplikatu beharreko ordutegien ohiko erregulaziora egokituko da.

Establezimendu, ostalaritza edo saltokietan edukiera-mugaren bat dago?

Lokal eta instalazio guztietarako baimendutako gehieneko edukiera edukieraren ehuneko 100ean berrezarri da. Lokal eta instalazio guztietan arreta berezia jarri beharko da instalazioetara sartzeko eta instalazioak uzteko protokoloetan, batez ere edukiera handienekoetan. Nolanahi ere, pertsonen arteko distantziak mantentzea eta jende-pilaketak saihestea gomendatzen da.

Derrigorrezkoa al da lokalen aireztapena?

Bai. Lokal eta instalazio guztiak etengabe aireztatu beharko dira. 

Ba al dago mugarik ostalaritzako mahaietan pertsonak taldekatzeko? Barran edo zutik kontsumitu daiteke? Dantzatu daiteke?

Ostalaritzari eragiten dioten neurriak etengabeko aireztapena eta maskara erabiltzea dira. Nahitaez erabili behar dira beti, bai barrualdeetan, bai terrazetan. Gainerakoneurriak indarrik gabe geratu dira. 

Ba al dago neurri espezifikorik joko-establezimenduetarako, txokoetarako eta elkarte gastronomikoetarako?Ostalaritzan bezala, baimendutako gehieneko edukiera edukieraren % 100ean berrezartzen da, eta etengabe aireztatu eta maskara erabili beharra zehazten da.Gainerako neurriak indarrik gabe geratu dira. 

Ireki al ditzakete lonjak, gazte-lokalak eta antzekoak? Zein baldintzatan?

Lonjak, gazteentzako lokalak eta antzekoak berriro irekitzea baimentzen da, gainerako establezimenduetako baldintza berberetan; bereziki, aireztapen etengabea etamaskararen erabilerari dagozkionak. 

Eta diskoteken eta gaueko aisialdiko establezimenduen kasuan?

Horietan ere dukieraren %100 baimentzen da, eta gogorarazten da maskara erabiltzea nahitaezkoa dela uneoro, elikagaiak eta edariak hartzeko unean izan ezik.

Edukiera-mugarik ba al dago gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietan?

Esparru irekietan egiten diren gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldiak edukieraren % 100eko edukierarekin gara daitezke. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparru itxietan egiten diren ekitaldietan, gehieneko edukiera % 80 izango da.

Elikagaiak eta edariak kontsumi daitezke gizarte-, kultura- edo kirol ekitaldietan?

Toki itxi nahiz irekietan egoten diren ekitaldietan ezingo da ura ez den beste ezer kontsumitu. 

Zer beste baldintza errespetatu behar dituzte gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldiek?

Era guztietako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldiak antolatzean, bai eta erabilera publikoko establezimendu eta lekuetan egiten diren jardueretan ere, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezartzen dituen gidalerroak eta gidak errespetatu beharko dira. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak aldian-aldian eguneratuko ditu jarraibide eta gida horiek, bilakaera epidemiologikoaren arabera.

MUSUKOAREN ERABILERA

Noiz da derrigorrezkoa maskara erabiltzea?

Sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara, erabilera publikoko edozein gune itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein gunetan, lantokiak barne. Aire zabaleko guneetan nahitaez erabili beharko dira, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe mantentzea, elkarrekin bizi diren pertsona-taldeen kasuan izan ezik.

Nahitaezkoa al da ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan, txoko, joko-areto edo lonjetan, maskara erabiltzea?

Bai. Ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuetan, bai eta jatetxeetan ere, maskara erabiltzeko derrigortasuna une jakin batean etengo da soilik: elikagaiak edo edariakhartzeko unean, hain zuzen ere. Bestela, beti erabili behar da, bai barrualdeetan, bai terrazetan.

Kendu dezaket maskara kirola egiten dudanean?

Edozein kirol-jardueratan, ez da maskara erabili beharko espazio naturaletan, oinezkorik gabeko hiri-ingurune periferikoetan, igerilekuetan bainua hartzerakoan, taldeen arteko kirol-lehiaketetan (entrenamenduak barne) eta kanpoko jarduera fisiko biziko ezohiko uneetan.

Gainerako kirol-jardueretan (makina-aretoetako jarduerak, programatutako jarduerak, ikastaroak, etab.), kiroldegietan edo gimnasioetan egiten badira, derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.  

Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea garraioa erabiltzen denean?

Nahitaezkoa eta ezinbestekoa da 6 urtetik gorakoek maskarak erabiltzea edozein garraiobide hartzen dutenean. Garraio pribatuan, ez da beharrezkoa izango maskarak erabiltzea, baldin eta bidaiariak elkarrekin bizi badira etxebizitza berean.

OSASUN-ERANTZUKIZUNEKO BETEBEHARREI BURUZKOA

Zer prebentzio-jarrera izan behar ditut?

Maskara erabiltzeaz gain, barrualdeen etengabeko aireztapena, pertsonen arteko distantzia eta eskuen higienea. Aglomerazioak saihestea, txertaketan parte hartzea, kasuak arakatzen laguntzea eta berrogeialdiak eta isolamenduak betetzea.

Behartuta al nago kutsadurak arakatzen eta horien trazabilitatea egiten laguntzera?

Bai. Kutsatutako pertsonek eta haiekin harremana izan dutenek derrigorrez kolaboratu behar dute Covid-19 Kasuak eta Kontaktuak Zaintzeko EAEko Sarearen bilaketa- eta trazabilitate-lanetan.Derrigor konfinatu behar al dut neure burua agerraldi epidemiko baten eraginpean egonez gero? 

Bai. Covid-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko ekainaren 24ko 2/2021 Legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, epidemia-agerraldiek kaltetutako pertsonek konfinatzeko betebehar pertsonala dute, eta, horren ondorioz, isolamendu betebeharrak zorrotz bete beharko dituzte, beste pertsona batzuekin lekualdatzeko edo aurrez aurre erlazionatzeko aukerarik gabe. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Osasun larrialdia