Gizartea -

Koronabirusa

Emanaldietan jateko debeku "ulertezinaren" aurka helegitea aurkeztuko dute zinema-aretoek

Osasun larrialdiari amaiera eman zion Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko aginduak zinema-aretoetan krispetak eta beste produktu batzuk kontsumitzea debekatzen du.

Yelmo zinema-aretoa. Argazkia: @arteanet6
Yelmo zinema-aretoa. Argazkia: @arteanet6
Yelmo zinema-aretoa. Argazkia: @arteanet6

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko zinema-aretoen elkarteak (EZAE) kautelazko neurriak eskatuko ditu emanaldietan jateko debekuaren aurka.

Osasun larrialdiari amaiera eman zion Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko aginduak kultura, kirol eta gizarte ekitaldietan jatea eta edatea (ura salbu) debekatzen du. Beraz, zinema-aretoetan saldu ohi diren krispetak eta beste produktu batzuk kontsumitzea ezinezkoa da.

Espainiako Zinema-areto Federazioarekin (FECE) eta NAECE elkarte berriarekin "premiazko" bilera egin du EZAEk. Hiru kolektiboen hitzetan, Gotzone Sagarduik sinatutako agindua "ulertezina" da, eta "kalte ikaragarria" egiten die.

Kautelazko neurriak eskatzea erabaki dute, eta "murrizketa hori" kentzeko exijitu diote Eusko Jaurlaritzari, "osasun larrialdia amaitu denean eta sektore guztiek normaltasuna berreskuratu dutenean iritsi delako, hain zuzen ere".

Aldi baterako lan-erregulazio berriak

"Kolpe berri honen ostean, 2020an eta 2021ean zehar izandako galera ikaragarrien zati bat berreskuratzea gero eta zailago ikusten dute zinema-aretoek, sektore osoa egoera kritikoan utzi dutelako", deitoratu du EZAEk. Sektorean aldi baterako lan-erregulazio gehiago aurreikusi ditu.

"Hartutako neurriaren ondorioak ulertzeko, pandemia hasi zenetik EAEko zinema-aretoek 15 milioi euro galdu dituzte, eta tabernek aretoetako mozkinaren % 25 suposatzen dute", erantsi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Zinema Eguneko albisteak Kultura Albisteak Enpresaburuak