Itxi

2021/10/13

10:52

Gizartea

SEXU-ABUSUAK ADINGABEEI

Sexu-abusuaren biktima diren adingabeei laguntzeko eredu berri bat jarriko du martxan Jaurlaritzak

EITB MEDIA

Polizia-etxe eta ospitaleetatik urrun lekukotza eman dezaten, sexu-abusuen biktima diren gazteei espazio seguruak eskaini nahi dizkie Barnahus programak.

  • Nerabe baten irudia

    Nerabe baten irudia. Iturria: pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak iragarri duenez, Barnahus izeneko proiektu pilotu bat jarriko dute "berehala" martxan Euskadin, sexu-abusuen biktima diren adingabeei laguntza integrala emateko. Proiektua Islandian sortu zen eta Save The Childrenen eskutik itsi da Euskadira.

"Save the Children erakundeak eta erakundeetako talde teknikoek urtebete lanean eman ondoren, hilabete barru beste urrats bat emango dugu", azaldu du Artolazabalek asteazken honetan Lakuan egin den Haur eta Nerabeen Arretarako Batzorde Iraunkor Sektorialaren bileran. "Barnahus eredua euskal errealitatera egokitzeko txosten zehatza aurkeztuko dugu jardunaldi tekniko batean, azaroaren erdialdean", gaineratu du.

Barnahus sexu-abusuen biktima diren adingabeei laguntzeko eredu berri bat da, eta kasu horretan esku hartzen duten sail guztiak, judizialak zein sozio-sanitarioak, leku berean biltzea du helburu. Horrela, biktimek bizi izan dutenaren lekukotza zehatza eta osoa eman ahal izango dute, polizia-etxe eta ospitaleetatik urrun.

Horretarako, Haur eta Nerabeentzako Sexu Abusuen Arloko erakundeen arteko eta sailen arteko lantalde tekniko bat sortu da. Talde horrek Save The Childrenen dinamizazioa dauka, UPV/EHUko Psikologia Fakultatearekin lankidetzan. Asmoa diagnostiko bat eta kalitate-proposamen batzuk egin ahal izatea da, Barnahus eredua Euskadiren ezaugarrietara eta berezitasunetara egokitzeko.

Lege-aurreproiektua eta estrategia

Barnahusekin batera, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialak Haurrak eta Nerabeak Babesteko Legearen aurreproiektuaren azken xehetasunak partekatu ditu, eta laster hasiko dira Eusko Legebiltzarrera iristeko izapideak. Lege honen helburua da adingabeak eskubideen titular gisa onartzeko bidean aurrera egitea, ez bakarrik babesa merezi duten subjektu gisa.

Haur eta nerabeentzako indarkeriaren aurkako euskal estrategia ere izan dute hizpide bileran. Ainara Canto EDE Fundazioko Aholkularitza eta Gizarte Ikerketako arduradunak azaldu duenez, "prozesu parte-hartzaile baten aldeko apustua egin da, eta, horri esker, Euskadiko haurren eta nerabeen ongizatean eragina duten eragile askoren ekarpenak jaso dira".

Estrategia horrekin euskal erakundeak indarkeria mota guztiak prebenitzeko prestatuago egotea nahi da, bai eta goizago detektatzeko eta indarkeria egoeretan goiz esku hartzeko ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;