Gizartea -

Tiroketa campusean

Epailearen esku utzi dute EHUren Leioako campusean tiroka sartu zen ikaslea

Getxoko Guardiako Epaitegira eraman dute, suzko arma batekin mehatxuak eta kalteak egin izana leporatuta asteazken arratsaldean atxilotu ostean.

Ertzaintza Leioako campusean. Argazkia: Efe
Ertzaintza Leioako campusean. Argazkia: Efe
Ertzaintza Leioako campusean. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken arratsaldean Leioako EHUren canpusean tiroka sartu zen ikaslea Getxoko Guardiako Epaitegian utzi dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

21 urteko gizonezkoa EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikaslea da, eta suzko arma batekin mehatxuak eta kalteak egin izana leporatzen diote.  

Asteazken arratsaldean sartu zen Leioako campusean, 18:40an, eta hainbat pertsonak 112ra deitu zuten, eskopetaz armatutako mutil bat tiroka ari zela esanez.

Ertzaintzak baieztatutakoaren arabera, gutxienez 25 tiro egin zituen gazteak kartutxodun eskopeta batekin (gehiago izan daitezke, ikerketa zabalik baitago), eta kalte material ugari egin zituen.

Zorionez, inor ez zen zauritu. Are gehiago, tiroka aritu zen mutilak berak berarekin gurutzatu zen orori esan zion ez zela bere asmoa inori min egitea, eta Fakultateari egin nahi ziola eraso. 

Ondoren jakin zenez, ikasleak irailean eskuratu zuen ehizarako baimena, eta asteazken goizean bertan erosi zuen eskopeta, horretarako beharrezkoak diren dokumentu guztiak aurkeztuta.

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren hitzetan, 21 urteko mutilak Internet bidez egin zuen erosketa, eta Guardia Zibilak Salben duen kuartelera joan zen erosketa erregistratzera.

Arratsaldean, Artxandako tiro-eremuan probatu zuen arma, handik Leioako campusera abiatu zen bere autoan, eta tiroka sartu zen EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EHU berriak Delituak azken ordukoa Gizartea Albisteak Gaur Leioa argazkiak Gaurko azken ordukoa