Itxi

Gizartea

Argantzon

Araba Euskaraz Olarizura itzuliko da, euskararen eta Argantzongo Ikastolaren alde

EITB MEDIA

"8. alaba" lelopean, Araba Euskarazek Trebiñun bultzatu nahi du euskararen erabilera. Urtean zehar, hainbat ekitaldi egingo dituzte lurralde osoan, eta Araba Euskaraz familia osoarentzako jai parte-hartzailea izango da amaiera handia.  

  • "8. alaba" izango da Araba Euskarazen leloa

    "8. alaba" izango da Araba Euskarazen leloa

Ekainaren 19an, Olarizuk Araba Euskaraz jaia hartuko du hasieran, duela 40 urte, bezala: Arabako euskararen jaia jatorrira itzuliko da. Oraingoan, gainera, bilduko den diru guztia Argantzongo Ikastolaren eraikin berria finantzatzeko erabiliko da.

Aurtengo leloak oso argi uzten du: "8. alaba". Izan ere, Araba osoan zazpi ikastola daude, bat kuadrilla bakoitzeko, eta horiei Trebiñukoa batu behar zaio, Argantzon eta Manzanosen dagoena.

Ikastolak, 18 urte

Argantzongo Ikastola 2003an abiatu zuten 11 familiak, eta urtez urte ikasle kopurua hazten joan da, gaur egungo 67etara iritsi arte. Aurten, gainera, Lehen Hezkuntzako ikasturte guztiak beteko dira, lehenengoz, eta datorren urtean Armentiako Ikastolak hartuko ditu aurten Argantzonen Lehen Hezkuntzako 6. maila egiten ari diren ikasleak. Araba Euskarazen helburua 2023-2024 ikasturtean ireki nahi duten ikastola berria egiteko funtsak biltzea da.

Familia osoarentzako jai parte-hartzailea

Ikasturte osoan zehar, hainbat jarduera antolatuko dituzte Arabako zazpi kuadrilletan. Antolatzaileek abenduan abiatu nahi dute programa, baina egutegia zehazten ari dira oraindik. Azken jaiari, Olarizun egingo den Araba Euskarazi buruz, umeei eta familiei zuzendutako festa izango dela aurreratu dute. Zurrutari lotutakoa barik, kultura jarduerei lotutako jaia egin nahi dute, adin guztietako bisitarientzako ekitaldiekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena