Gizartea -

Histamina

30 dira Gipuzkoako eta Bizkaiko 20 eskolatan atzemandako intoxikazio kasuak

Kaltetuek, Gipuzkoako 10 udalerritakoak eta Bizkaiko 2koak, sintoma arinak dituzte: azkura, narritadura eta eztarriko mina. Bat bakarrik artatu behar izan dute osasun zentroan.

Eskola bat artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Eskola bat artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
20 ikastetxetako jangeletako intoxikazioa ikertzen jarraitzen dute Osasun Publikoak eta Ausolan enpresak

1:21

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak histamina intoxikazioaren sintomak dituzten haurrak aurkitu ditu Gipuzkoako eta Bizkaiko 20 eskolatan, eta 30 dira kaltetuak, guztiak sintoma arinekin. Dagoeneko kendu dute produktu susmagarria, eta ikerketak irekita jarraitzen du.

Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritzaren hipotesi nagusia da sukalde zentral batean egindako atun eta tomate plater batean dagoela intoxikazioaren jatorria.

Osasun Sailaren datuen arabera, Gipuzkoako 10 udalerritan eta Bizkaiko 2tan aurkitu dira kasuak, 20 hezkuntza-zentrotan banatuta.

30 bat pertsona dira kaltetuak, guztiak sintoma arinekin: azkura, narritadura eta eztarriko mina. Bakarra artatu behar izan dute osasun zentroan.

Jaurlaritzak kontrol neurriak hartu ditu kontsumitzaileen "elikadura segurtasuna bermatzeko", ustezko intoxikazio fokua atzeman dute, elikagaien ibilbidea ikertu dute, eta elikagai susmagarriak kendu dituzte.

Histamina intoxikazio kasu gehienak elikagaien kontsumoagatik gertatzen dira, gehienetan arrainarekin, tenperatura desegokian gorde direlako edo modu desegokian erabiliak izan direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Umeak