Gizartea -

Operazioa

Poliziak 14 pertsona atxilotu ditu, Euskal Herrian eta Frantzian drogarekin trafikatzea egotzita

Atxiloketak astelehenean egin zituzten. Gainera, 15 kilo estupefaziente, 15 ibilgailu eta eskudirutan 172.000 euro atzeman zituzten. Dirudienez, narkotrafiko sarea Mont-de-Marsaneko espetxetik zuzentzen zuten.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 pertsona atxilotu dituzte narkotrafikoaren aurkako operazioan, Frantziako hego-mendebaldean eta Euskal Herrian, Paueko Jendarmeriak gaur ohar batean jakitera eman duenez.

Atxiloketak astelehenean egin zituzten. Atxilotuei sare bat osatzea leporatzen diete. Antza denez, eremu zabal batean droga banatzen zuten, Bordeletik Landetara, eta baita Euskal Herrian ere, mugaren bi aldeetan.

Guardia Zibilak Jendarmeriari lagundu dio operazioan. 15 kilo estupefaziente, 15 ibilgailu eta eskudirutan 172.000 euro atzeman dituzte.

"Mugaz haraindiko trafikoaren aurkako borrokaren markoan, Jendarmeriaren eta Guardia Zibilaren arteko lankidetza eredugarria", azpimarratu du Frantziako Poliziak ohar batean.

Frantziako komunikabideek azaldu dutenez, narkotrafiko sarea Mont-de-Marsaneko espetxetik zuzentzen zuten. Dirudienez, narkotrafiko delituengatik bertan espetxeraturik dauden zenbait presok sarea antolatzen zuten.

Atxilotu gehienak 30 eta 50 urte arteko gizonezkoak dira, eta Bordelen daude, instrukzio-epailearen esku geratzeko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Paris Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Drogak Frantzia Baionako bideoak Biarritz albisteak Maule albisteak Donibane Garazi bideoak Hendaia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea