Gizartea -

eguraldia

Zubi amaiera euritsua izango da

Eguraldi euritsua espero da datorren aste osorako, tenperaturek ere behera egingo dutelarik.

Eguraldiak okerrera joko du aste honetan. Artxiboko argazkia: EFE
Eguraldiak okerrera joko du aste honetan. Artxiboko argazkia: EFE
Eguraldiak okerrera joko du aste honetan. Artxiboko argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zubi-amaiera grisa izango dugu; izan ere, eguraldi euritsua espero da datorren aste osorako. Euskalmeten iragarpenaren arabera, Santu Guztien Egunean 14 eta 17 graduren artean ibiliko dira tenperatura maximoak, hiriburu guztietan. Datozen egunetan ere, tenperaturek beheranzko joera hartuko dute. Asteartean epeltzera joko du, baina jarraian berriro kaskartuko da eguraldia, eta horretan jarraituko du, asteburura arte.

Astelehena euritan hasiko da, baina eguna amaitzerako ostarteak irekiko dira eta atertu egingo du. Egunaren lehenengo zatian euria oparo egingo du, eta iraunkorra izan daiteke.

Arratsaldetik aurrera, aldiz, atertzera egingo du eta urdinguneak agertuko dira, zabalagoak egunaren amaierarako. Kostaldean ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da eta Ebro ibarrean ziertzoak traba egingo du. Tenperatura maximoen beherakada nabarmena izango da denean, eta balio altuenek nekez gaindituko dituzte 15-17 ºC-ak.

Asteartean ordu askoan ateri eutsiko dio eta arratsalde amaiera arte ez da euria itzuliko, batez ere barnealdera. Egunaren hasieran hodei gutxi ikusiko dira, baina barnealdeko bailaretan lainoa sor daiteke, eta kostaldetik hurbil tarte hodeitsu batzuk ager daitezke. Goiz osoan zehar hego-mendebaldeko haizea ibiliko da.

Arratsaldean haizeak mendebaldera egingo du, bizi kostaldean, eta kostaldetik hasi eta barnealderantz hodeiak ugaritu egingo dira, egunaren amaieran euria iritsiko delarik. Eguzki-orduei esker, tenperatura maximoak apur bat igoko dira; goizaldeko tenperatura, aldiz, askoz hotzagoa izango da.

Eguraldiari buruzko informazio eguneratua kontsultatzeko edo paisaien argazkiak bidaltzeko, eitb.eus-en uneoro eskuragai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Iparraldea bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Bilbao Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak