Itxi

2021/11/02

17:34

Gizartea

ASTURIAS

Javier Ardinesen hilketan parte hartu izana ukatu dute ustezko bi sikarioek

AGENTZIAK | EITB Media

Gaur hasi da Javier Ardinesen hilketa argitzeko epaiketa, eta lehen saioan ustezko hiltzaileek deklaratu dute. Bihar deklaratuko dute kasu honetan auzipetutako bi bizkaitarrek: Pedro Nievari hilketa agintzea leporatzen diote, eta Jesus Muguruzari, horretarako sikarioak bilatzea.

  • Akusatuak epaiketaren lehen saioan. Argazkia: EFE

    Akusatuak epaiketaren lehen saioan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur hasi da Oviedoko Lurralde Auzitegian Javier Ardines Llanesko IUko zinegotzia zenaren hilketa argitzeko ahozko epaiketa. Guztira, lau pertsona eseri dira akusatuen aulkian: ustez hilketa agindu zuen Pedro Nieva zornotzarra; ustezko bitartekaria, Jesus Muguruza bizkaitarra; eta bi ustezko hiltzaileak (Bizkaian bizi ziren bi gizon aljeriar).

Fiskaltzak egindako kontakizunaren arabera, Pedro Nievak Javier Ardines hiltzeko agindu eta ordaindu zuen bere emazteak eta IUko zinegotziak bikote harremana zutela jakin zuenean. Antza denez, Nievak bitartekariarekin hitz egin zuen soldatapeko hiltzaileak (sikarioak) bilatu zitzan.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 25 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute akusatuetako bakoitzarentzat. Defentsako abokatuek, berriz, absoluzioa galdegiten dute auzipetuentzat, hilketarekin zerikurisirik ez dutela eta haien aurkako frogarik ez dagoela argudiatuta.

Ostiralean aukeratu zituzten herri epaimahaia osatzen duten bederatzi kideak: bost gizon eta lau emakume.

Epaiketaren lehen saioan, ustezko bi sikarioek deklaratu dute, eta errugabeak direla azpimarratu dute: ez zutela Ardines ezagutzen, ez zutela haren hilketan parte hartu, eta gertakariak jazo ziren egunean, 2018ko abuztuaren 16an, ez zirela Asturiasen egon adierazi dute.

Djilali B. akusatuak esan du hilketa gertatu zen egunean Bilbon duen etxebizitzan zegoela, eta ez dela inoiz izan Ardines bizi zen Belmonte de Pria udalerrian.   

Horrez gain, Guardia Zibilak tratu txarrak eman zizkiola eta jazarri egin zutela salatu du. Bere testigantzaren arabera, atxilotuta egon zenean agenteek "jo" egin zuten eta "irainak" jasan zituen. Halaber, familia ez zuela gehiago ikusiko esan zioten, eta orduan erabaki zuela leporatzen ziotena onartzea, "errugabea izan arren".

Ondoren, Maamar K. auzipetuak deklaratu du, eta esan du Djilali ezagutzen zuela, lagunak zirela, baina harekin harremana hautsi zuela Suitzan preso zegoen bitartean Ardinesen hilketan nahasi zuela jakin zuenean.

Guardia Zibilaren arabera, Belmonte de Pria udalerrian geolokalizatu zuten bere sakelako telefonoa, hilketaren egunean. "Mugikorrari buruz dakidan gauza bakarra da ez zebilela", adierazi du bertsio polizialari aurre egiteko.     

Bestalde, familia kontuengatik Aljeriara sarri joaten dela kontatu du, eta erruduna balitz han geratuko zatekeela, herrialde horrek estradiziorik onartzen ez duela jakinda.  

Pedro Nieva eta Jesus Muguruza akusatu bizkaitarrek biharko saioan deklaratuko dute. Ahozko epaiketan, 18 saio egingo dituzte guztira, guztiak azaroan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;