Gizartea -

Elikadura-alerta

Euskadin saltzen ari diren gozokietan deklaratu gabeko kakahuetea topatu dute

Kakahueteari alergia diotenek gozoki horiek ez jateko deia egin du Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN).

Merkaturatutako gozokietako bat. Irudia: AESAN
Merkaturatutako gozokietako bat
Merkaturatutako gozokietako bat. Irudia: AESAN

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) kakahueteari alergia diotenentzako oharra zabaldu du; izan ere, zenbait erkidegotan, tartean Euskadin, Txinatik datozen ahabi- eta sesamo-gozokiak merkaturatu dituzte, baina etiketan ez da kakahuetea daramatela ageri.

Euskadin ez ezik, Valentzian, Andaluzian, Kanarietan, Katalunian, Balear Uharteetan, Aragoin, Asturiasen eta Madrilen eta Frantzian eta Portugalen ere banatu dituzte, AESANek zehaztu duenez.

Dagoeneko informazio hori autonomia-erkidegoetako agintariei helarazi zaie, Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bidez, eta Europako Batzordearen Zerbitzuei, Europako Elikagai Alerta Sarearen bidez, produktu horiek merkaturatze-kanaletatik kendu direla egiazta dadin.

Dena dela, badaezpadako neurri gisa, aipatutako produktuak etxean izanez gero, kakahueteari alergia dioten pertsonei ez kontsumitzeko gomendatu die agentziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak