Gizartea -

Laugarrena

Hilobi bat irekiko dute Galdakaon haur-lapurtuen auziaren harira

Orain artean hiru hilobi ireki dira eta hiruretan ez da gorpurik edo jaio berrien arrastorik aurkitu.

Ume lapurtuak
Ume lapurtuak
Ume lapurtuen elkarteek elkarretaratzea egin dute Bilbon

00:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laugarren deshobiratzea egingo da hilabete amaieran Galdakaon haur-lapurtuen auziaren barruan. Noticias taldeak gaur kaleratu duenez, Galdakaoko hilerriko hobi bat irekitzeko baimena eman du epaileak.

Euskal Autonomia Erkidegoan irailetik egingo den laugarren deshobiratzea izango da Galdakaokoa. Salaketa aurkeztu duen familiaren, edo desagertutako haurraren daturik ez du zehazten egunkariak, soilik epaileak Galdakaoko hilobi bat irekitzeko baimena eman duela.

Orain arte, hiru hilobi ireki dituzte eta hiruretan ez da gorpurik edo jaioberrien arrastorik aurkitu. Lehen deshobiratzea iazko irailean egin zen Bilboko hilerri batean. 1993. urtean Bilboko erietxe pribatu batean jaiotako haurraren hilobia zen. Horretan oihal bat besterik ez zuten aurkitu.

Urtarrilaren 10ean Donostiako Polloe kanposantuan 1977. urtean jaiotako haur baten hilobia ireki zuten eta ez zen arrastorik aurkitu. Azken deshobiratzea Itsasondon egin zen urtarrilaren 16an, eta hilobian egur zatiak aurkitu zituzten.

Ustez lapurtutako jaioberrien salaketa kopuru handiena Euskadin aurkeztu da Estatu mailan. 230 salaketa horietatik gehientsuenak, 133, Gipuzkoan aurkeztu dira.

EAJren galdera Gallardoni

Jose Maria Cazalis EAJren senatariak informazioa eskatu du Senatuan Gobernuak haur-lapurtuen auzia ikertzeko duen asmoaren inguruan. Hori horrela, Kongresuan Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroari zer egiteko asmoa duen galdetuko dio gaur.

Laugarren deshobiratzea egingo da hilabete amaieran Galdakaon haur-lapurtuen auziaren barruan. Noticias taldeak gaur kaleratu duenez, Galdakaoko hilerriko hobi bat irekitzeko baimena eman du epaileak.Euskal Autonomia Erkidegoan irailetik egingo den laugarren deshobiratzea izango da Galdakaokoa. Salaketa aurkeztu duen familiaren, edo desagertutako haurraren daturik ez du zehazten egunkariak, soilik epaileak Galdakaoko hilobi bat irekitzeko baimena eman duela.Orain arte, hiru hilobi ireki dituzte eta hiruretan ez da gorpurik edo jaioberrien arrastorik aurkitu. Lehen deshobiratzea iazko irailean egin zen Bilboko hilerri batean. 1993. urtean Bilboko erietxe pribatu batean jaiotako haurraren hilobia zen. Horretan oihal bat besterik ez zuten aurkitu.Urtarrilaren 10ean Donostiako Polloe kanposantuan 1977. urtean jaiotako haur baten hilobia ireki zuten eta ez zen arrastorik aurkitu. Azken deshobiratzea Itsasondon egin zen urtarrilaren 16an, eta hilobian egur zatiak aurkitu zituzten.Ustez lapurtutako jaioberrien salaketa kopuru handiena Euskadin aurkeztu da Estatu mailan. 230 salaketa horietatik gehientsuenak, 133, Gipuzkoan aurkeztu dira.EAJren galdera GallardoniJose Maria Cazalis EAJren senatariak informazioa eskatu du Senatuan Gobernuak haur-lapurtuen auzia ikertzeko duen asmoaren inguruan. Hori horrela, Kongresuan Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroari zer egiteko asmoa duen galdetuko dio gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lapurtutako umeak Espainia EAJ-PNV Donostiako informazioa Galdakao Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Goierri eskualdea