Itxi

2021/11/08

12:12

Gizartea

KORONABIRUSA

Osakidetza hasi da Janssenen txertoa hartu dutenei errefortzu dosirako hitzordua ematen

Onintza Aiestaran | EITB Media

Janssen konpainiaren txertoa jaso zutenei Modernarena edo Pfizerrena emango diete. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ia 100.000 pertsonak hartu zuten dosi bakarreko txertoa.

  • Janssen dosi bakarreko txertoa

    Janssen dosi bakarreko txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osakidetza errefortzu dosirako hitzordua ematen hasi zaie Janssen konpainiaren txertoa jaso zutenei. Bigarren dosia, ordea, Modernarena edo Pfizerrena emango diete.

Zehazki, Modernaren kasuan 0,25 mililitrokoa izango da dosia, jarri ohi denaren erdia, eta Pfizerrenean, 0,3 mililitrokoa (ohikoa).

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 99.000 pertsona inguru dira. Osakidetza jarriko da harremanetan pertsona horiekin guztiekin, eta txertoak osasun zentroetan emango dituzte. Dena dela, errefortzuko dosia eman nahi dutenek osasun zentrora deituta edo Osakidetzaren webgunean hartu dezakete zita.

Hainbat ikerketaren arabera, Janssenen dosi bakarreko txertoa da koronabirusaren aurka babes maila txikiena duena eta eraginkortasuna arinen galtzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoan intzidentzia metatua gora egiten ari da. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo ETBn ohartarazi zuenez, egoerak okertzen jarraitzen badu, ez dute baztertzen Gabonetarako neurriak hartzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;