Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

A-8 autobia ordubetez itxi dute Trapagaran parean, Bilbora bidean, kamioi batek istripua izan ostean

Bilborako noranzkoan zihoan kamioiari bobina bat erori zaio errepidera, eta gidaria zauritu egin da. 08:30 inguruan, errei bat ireki dute.

Kamioiak istripua izan duen tokia, A8an. Argazkia: @trafikoaEJGV
Kamioiak istripua izan duen tokia, A8an
Kamioiak istripua izan duen tokia, A8an. Argazkia: @trafikoaEJGV

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripu larria gertatu da gaur goizean A-8 autobian, Trapagaran parean, eta auto-ilara luzeak sortu dira Bilbora bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Kamioi gidaria larri zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Bilborako noranzkoan zihoan kamioia bidetik atera da, bobina bat erori zaio errepidera, eta horrek zirkulazioa oztopatu du. Errepidea itxita egon den bitartean Ertzaintzak Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidetik desbideratu du trafikoa.

Ezbeharra 07:30ean gertatu da, A-8 autobideko 125. kilometroan. Bilbora bidean errepidea itxita izan ondoren, 08:30erako errei bat zabaldu dute.

Minutu batzuk geroago, 07:45ean, auto eta motor batek talka egin dute Max Center parean, Kantabriara bidean. Istripuaren ondorioz, motorreko gidaria zauritu egin da. Muskiz aldera joateko erreiak itxi behar izan dituzte minutu batzuetan, eta 08:30ean ireki dute erreietako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo EAE albisteak Gizartea albisteak Trafikoko web-kamerak Bilbon Gaurko titularrak Trapagaran bideoak Gaurko azken orduko albistea A-8 Autobidea Trafiko-istripu hilgarriak