Gizartea -
turismoa
Imsersoa abenduaren 14an hasiko da bidaiak merkaturatzen
Aurreko asteetan, bidaia horietan parte hartzeko eskaera egin duten pertsonek akreditazio-gutuna jasoko dute posta bitartez. Bertan agertuko dira erreserbatu dezaketen data eta bidaia.
agentziak | eitb media
Imsersoaren bidaiak abenduaren 14an iritsiko dira agentzietara. Aurreko asteetan, bidaia horietan parte hartzeko eskaera egin duten 3,5 milioi pertsonek akreditazio-gutuna jasoko dute posta bitartez, euren etxeetan. Bertan agertuko dira erreserbatu dezaketen data eta bidaia.
Gaur egun, azaroaren 2an sinatutako behin betiko esleipenaren ostean, Turismo Sozialeko programa kontratuak gauzatzeko nahitezko izapideak osatzeko fasean dago, betiere Kontratu Baliabideen Auzitegi Administratibo Zentralaren aurrean helegiterik aurkezten ez bada. Azaroaren 25ean jakingo da hori.
Hala, bidaiak onuradunei zuzendutako merkaturatze, akreditazio eta eskaintza fasean sartu dira dagoeneko.
Imsersoak aste honetan abiatu du aurreikusitako esleipendunekin 2023-2024 denboraldira arte luza daitekeen kontratu baterako koordinazio-prozesua. Imsersoaren arabera, programaren kalitate-baldintzak betetzen ditu kontratuak, covidaren aurkako segurtasun-neurriak sartuz eta eskatzaile gehienei bidaiatzeko aukera bermatzen dieten prezioak mantenduz.