Gizartea -

Jaiotzak

Jaiotza-tasaren beherakada leundu egin da bigarren hiruhilekoan

2021eko apirila eta ekaina bitartean jaiotzak %2,9 jaitsi ziren iazko epe berarekin alderatuta. Hala ere, jaitsierarako joera leundu egin da, lehen hiruhilekoan jaitsiera erlatiboa % 12,5ekoa izan baitzen. %.

Urtearen bigarren hiruhilekoan 3.523 haur jaio ziren EAEn.
Urtearen bigarren hiruhilekoan 3.523 haur jaio ziren EAEn.
Urtearen bigarren hiruhilekoan 3.523 haur jaio ziren EAEn.

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtearen bigarren hiruhilekoan 3.523 haur jaio ziren EAEn; lehen hiruhilekoan baino 216 haur gehiago badira ere, iazko epe berarekin alderatuta % 2,9 jaitsi da jaiotza kopurua.

Duela urtebete baino gutxiago jaio dira bigarren hiruhilekoan, baina beheranzko joera leundu egin da lehenengo hiruhilekoarekin alderatzen bada; izan ere, 2021eko lehen hiruhilekoan urte arteko jaitsiera erlatiboa % 12,5ekoa izan zen.

Lurraldeka, urtetik urterako jaitsiera hiru lurraldetan gertatu da baina Araban izan da nabarmena (% 5,6 gutxiago); Gipuzkoan % 2,7 jaitsi da eta Bizkaian % 2. Zifra absolutuetan, Bizkaian 1.737 haur jaio ziren, 1.209 Gipuzkoan eta 577 Araban.

2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean, ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 47,9 izan ziren, 2020ko hiruhileko berean izandako % 46,9 baino gehiago. Bizkaian % 50 izan ziren ezkontzaz kanpoko jaiotzak eta lurralde hori izan zen batezbestekoa baino balio handiagoak izan zituen lurralde bakarra; Araban eta Gipuzkoan portzentajeak txikiagoak izan ziren, % 47,5 eta % 44,9, hurrenez hurren.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, bigarren hiruhilekoan jaiotakoen ia erdiak (1.709) lehen seme-alabak izan ziren; 1.349 haur (% 38,3) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren, eta % 13,2koa izan zen hirugarren edo ondorengo ordenako jaiotzen ehunekoa.

40 urtetik gorako amen ehunekoa % 10 baino handiagoa da

Jaiotzak adinaren arabera banatuz gero, 30-39 urte bitarteko amek jarraitu zuten nagusi izaten, horien artean erditzeen % 70,6 gertatu baitziren. Aurrekoaren oso azpitik zeuden 25 eta 29 urte bitartekoak (% 12,3) eta 25 urtetik beherakoak (% 6,2), eta 40 urtetik gorako amak % 10,9 izan ziren.

Ama ezkongabeen amatasun-adina (amen % 45,50) ama guztiena baino zertxobait txikiagoa izan zen; izan ere, ama ezkongabeen % 9,9k 25 urte baino gutxiago zituen, eta % 14,9k 25 eta 29 urte bitartean. 40 urtetik gorako ama ezkongabeen ehunekoa % 10,7 izan zen.

2021eko udaberriko hilabeteetan EAEn izandako jaiotzen % 26tan, amek atzerriko nazionalitatea zuten. 2020ko aldi berean, ehuneko hori % 27,6koa izan zen. Lurraldeka, Araban % 36,4 izan zen, Gipuzkoan % 24,2 eta Bizkaian % 23,8.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Gurasoak