Gizartea -

Granada

Espainiako Gobernuak indultu partziala eman dio Juana Rivasi

Ministroen Kontseiluak indultu partziala eman dio Juana Rivas Maracenako (Granada) bizilagunari. Rivas bi urte eta erdiko espetxealdira zigortu zuten, adingabeak lapurtzea egotzita, ez baitzizkion Francesco Arcuri senar ohiari seme-alabak utzi nahi izan.

Juana Rivas epaitegitik baldintzapeko askatasunean irteten, 2017an. Argazkia: EFE
Juana Rivas epaitegitik baldintzapeko askatasunean irteten, 2017an. Argazkia: EFE
Juana Rivas epaitegitik baldintzapeko askatasunean irteten, 2017an. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak indultu partziala eman dio Juana Rivas Maracenako (Granada) bizilagunari, Espainiako Gobernuko iturriek Efe albiste agentziari baieztatu diotenez. Rivas bi urte eta erdiko espetxealdira zigortu zuten, adingabeak lapurtzea egotzita, ez baitzizkion Francesco Arcuri senar ohiari seme-alabak utzi nahi izan. Arcuriri hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Italian Rivasen kontrako famila barruko lesio delitu batengatik.

Auzitegi Gorenak Rivasi indultu osoa ematearen aurka egin zuen, aho batez, zigorra "epaitutako gertakarien larritasunarekin proportzionatua" zela iritzita, baina ez ziren ados jarri indultu partzialaren inguruan: zortzi magistratuk onartu zuten eta zortzi aurka agertu ziren.

Fiskaltzak indultu partziala ematearen alde egin zuen, espetxe-zigorra sei hilabetez murriztuz, bi urtera arte, eta guraso-ahala izateko gaitasungabetzea lau urtera jaitsiz, sei urtekoa izan beharrean.

Espainiako Gobernuak espetxe-zigorra erdira jaistea erabaki du, hau da, urtebete eta hiru hilabetera, eta guraso-ahala betetzeko sei urteko gaitasungabetze berezia 180 egunez aldatu du komunitatearen mesedetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Delituak Espainiako Gobernua Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Gurasoak