Itxi

2021/11/17

06:57

Gizartea

KORONABIRUSA

Osasun Ministerioak eta erkidegoek atzeratu egin dute covid semaforoaren irizpideak aldatzeko erabakia

AGENTZIAK | EITB Media

Koronabirusaren arrisku maila neurtzeko adierazlea leuntzea eta transmisio baxuko eremuetan murrizketak arintzea proposatu dute Osasun Publikorako Batzordeko adituek.

  • Donostiako Alde Zaharra

    Arrisku maila neurtzeko adierazlea berrikustea proposatu dute adituek. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek atzeratu egin dute koronabirusaren arrisku maila neurtzeko erabiltzen den adierazle nagusia, covid semaforoa, berrikusteko eta berriz zehazteko erabakia. Adierazle hori erabiltzen da oinarri moduan murrizketa neurriak ezartzeko.

Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, atzo arratsaldeko bileran autonomia erkidegoen iritziak eta proposamenak jaso zituzten, eta dokumentu bateratu bat adosteko lanean jarraituko dute.

Koronabirusaren arrisku maila neurtzeko adierazlea leuntzea eta transmisio baxuko eremuetan murrizketak arintzea proposatu dute Osasun Publikorako Batzordeko adituek. Zehazki, kutsatzeen datua erabili beharrean, ospitaleko gela arruntetan eta zaintza intentsiboetako unitateetan (ZIU) dauden gaixoen kopurua eta positibotasun tasa aintzat hartzea eskatzen dute.

Proposamen berriaren arabera, horrela geldituko litzateke semaforoa:

- Intzidentzia kontrolatua edo normaltasun berria: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 50 kasutik beherakoa denean. Lehen, 25 kasutan zegoen muga.

- Intzidentzia baxua: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 51-99 kasukoa denean. Lehen, 50 kasutan zegoen muga.

- Intzidentzia ertaina: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 100-300 kasukoa denean.

- Intzidentzia altua: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 300-500 kasukoa denean.

- Intzidentzia oso altua: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 kasutik gorakoa denean.

Semaforoa aldatzea ez ezik, hainbat egoeratan covid pasaportea eskatzeko aukera ere hizpide izan dute Osasun Publikorako Batzordearen bileran, hainbat erkidegok horrela eskatuta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;