Gizartea -

Pandemia

Artolazabal: "Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen dira gorrotozko mezuak zabaltzeko"

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren esanetan, sare sozialetako harremanen bilakaerak agerian utzi du diskurtso arrazista, xenofobo eta homofoboen errealitatea.

Sare sozialen ikonoen irudia pantaila batean. Argazkia: Pixabay.com
Sare sozialen ikonoen irudia pantaila batean
Sare sozialen ikonoen irudia pantaila batean. Argazkia: Pixabay.com

Agentziak | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Artolozabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ohartarazi du koronabirusaren krisia hasi zenetik gero eta gehiago erabiltzen direla sare sozialak gorrotozko mezuak zabaltzeko. Halaber, sare horietako harremanen bilakaerak eta garapenak agerian utzi dute, besteak beste, izaera "arrazista, xenofoboa, homofoboa eta ijito-herriaren aurkakoa" duten diskurtsoen errealitatea.

Bilbon egin ditu adierazpen horiek Artolazabalek, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrak Bilboko Bizkaia Aretoan antolatutako Gorroto-delituei buruzko jardunaldiari hasiera emateko ekitaldian.

Sailburuak bere Sailaren ekintzak zehaztu ditu, erasotuei "informatzeko, prestatzeko, sentsibilizatzeko eta laguntzeko", eta esan du "krisia hasi zenetik, beste behin ere, bereziki kaltetzen eta diskriminatzen ari direla pertsona eta kolektibo ahulenak".

Beatriz Artolazabalek sareei buruzko azalpena egin du, honako hau esanez: "Adierazpen askatasunak eta herritarren informazio eskubideak kontrako aurpegia dute gaizki erabiltzen direnean".

Ildo horretan, "desinformatzeko, buloak botatzeko, beldurra, arbuioa edo gorrotoa bultzatzeko" gaizki erabiltzen dela gaineratu du. Haren ustez, "diskurtso eta gorroto-delitu horiek bizikidetza hausteko modu berriak dira, eta, horren aurrean, irmo jokatu behar dugu gure diskurtsoetan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa