Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia ezarri dute elurragatik, 1000 metrotik behera egin dezakeelako
15:00ak bitartean 1000 metrotik behera egin dezake elurra. Prezipitazioak arinak edo ertainak izango dira, eta ugariagoak egunaren lehen orduetan. Hiru metroko lodiera izan dezake elurrak 1000 metrora.
O.P. | Eitb Media
Euskalemet Meterologiaren Euskal Agentziak abisu horia ezarri du elurragatik astelehenerako, hilaren 22rako. 1000 metrotik behera egin dezake elurra, 06:00etatik 15:00etara bitartean.
Euskalmetek iragarri duenez, prezipitazioak ahulak izango dira, ez du asko botako, eta gehiena egunaren lehen zatian. Arratsaldetik aurrera aterruneak zabalagoak izango dira, ekialdean batez ere.
1.200-1.300 metroren bueltan ibiliko da bere elur maila baina goizaldean 1.000 metrora jaitsiko da.
Elurrak 0-3 cm-ko lodiera izan dezake 1000 metrora, baina 600 edo 200 metrokoko kotetan ez da elurrik pilatuko.