Itxi

2021/11/08

14:48

Gizartea

TRAFIKOA

Arabak astelehenean jarriko du abian Neguko Bidezaintza Plana, elurra kentzeko 34 makinarekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gainera, 234 profesionalek parte hartuko dute eta 12 biltegiratze-gune ezarri dituzte lurraldeko hainbat puntutan 2.840 tona gatz eta 570.000 litro gatzun gordetzeko.

  • Aldundiak milioi bat euro inguru bideratuko ditu neguko operatibora

    Aldundiak milioi bat euro inguru bideratuko ditu neguko operatibora. Argazkia: Zazpi Oreitia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Arabak Neguko Bidezaintza Plana aktibatuko du datorren astelehenean, hilaren 15ean, lurraldeko errepideetan elurrari eta izotzari aurre egiteko.

Planak 234 profesional, elurra kentzeko 34 makina eta hortzez hornitutako 69 traktore izango ditu, datozen bost hilabeteetan Arabako errepide-sarea osatzen duten 1.500 kilometro baino gehiagotan ibilgailuen zirkulazioa errazteko.

Gainera, 12 biltegiratze-gune ezarri dituzte lurraldeko hainbat tokitan 2.840 tona gatz eta 570.000 litro gatzun gordetzeko, baita erabakiak hartzen laguntzen duten 10 estazio meteorologiko ere.

Blanca de la Peña Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko diputatuak eta Carlos Ibarlucea Bide Azpiegituretako zuzendariak Arabako "errepideetako segurtasuna bermatzeko" neguko operatiboa aurkeztu dute.

De la Peñak "gidarien konplizitatea" eskatu du; izan ere, plana hilabete hotzenetan bide-segurtasuna bermatzeko "giltzarria" den arren, "bere mugak ditu fenomeno meteorologiko larria gertatzen denean".

Aldundiak milioi bat euro inguru bideratzen ditu neguan herritarren mugikortasuna errazteko operatibora.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;