Gizartea -
Otsailean desagertu zen
2 atxilotu, Mungiako abokatuaren desagertzearekin zerikusia dutelakoan
Bere ibilgailua Laukizen (Bizkaia) aurkitu zuten, kiskalita.
Erredakzioa
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu, otsailetik desagertuta dagoen Mungiako abokatuaren kasuarekin zerikusia dutelakoan, ikerketa iturriek jakitera eman dutenez.
Joan den otsailaren 15ean, abokatuaren familiako kide batek salatu zuen desagertzea, eta berau bilatzeko lanak abiatu zituzten. Mungiako 'La Bilbaína' urbanizazioan bizi da desagertua.
Poliziak gizonezkoaren autoa Laukizen aurkitu zuen, kiskalita, baina abokatuaren arrastorik ez zen bertan.
Kasuarekin harremana dutelakoan, bi pertsona atxilotu dituzte, baina ez dute ikerketaren inguruko datu gehiagorik eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea