Gizartea -

ELKARRIZKETA

Miren Basaras: "Gaur egun goranzko uhin epidemiko baten aurrean gaude"

Ikuspuntu epidemiologikotik begiratuta, harrigarria dela iritzi dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid ziurtagiriaren aurkako erabakia hartu izana.

Miren Basaras, EHUko Mikrobiologia irakaslea, Radio Euskadin. Argazkia: EiTB Media
Miren Basaras, EHUko Mikrobiologia irakaslea, Radio Euskadin
Miren Basaras, EHUko Mikrobiologia irakaslea, Radio Euskadin. Argazkia: EiTB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren aurkako txertorik ezean, goranzko uhin pandemiko honetan aurrekoetan baino hildako gehiago egongo liratekeela uste du Miren Basaras EHUko mikrobiologoak. Bestalde, harrigarria iruditu zaio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid ziurtagiriaren aurkako erabakia hartu izana. 

Bart, Radio Euskadiko "Distrito Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, "gaur egun goranzko uhin pandemiko baten aurrean gaude". Haren esanetan, positiboen goranzko joera da horren adierazgarri. Goraldi honetan, ordea, ospitaleetako presioa eta hildakoen kopurua txikiagoa direla azaldu du, besteak beste, biztanleriaren zati handi bat txertatuta dagoelako. "Egungo positibotasunarekin hildako gehiago izango genituzkeen aurreko uhinetan", azpimarratu du.Pandemiaren goranzko bilakaera honetan txertoa, Miren Basarasek uste du txertoa "gaur egun goranzko uhin pandemiko baten aurrean gaude". 

Koronabirusaren hedatzea geldiarazteko har daitekeen edozein neurri ongi etorria dela aldarrikatu du Miren Basaras EHUko Mikrobiologia irakasleak, bart, Radio Euskadin. Ikuspuntu epidemiologikotik begiratuta, harrigarria iruditu zaio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak covid-19 ziurtagiria ezartzeko baimenik ez ematea Eusko Jaurlaritzari. Pertsona guztiak etxean gelditu ezean ehuneko ehunean eraginkorra den neurririk ez dagoela onartuta ere, ziurtagiria koronabirusaren hedapenari oztopoak jartzeko neurri bat gehiago dela uste du.

Miren Basarasen iritziz, azken aldiko akats handienetako bat izan da pandemia gutxi gorabehera kontrolatuta zegoenaren mezua zabaltzea. Haren ustez, hori ez da egia eta mezu horrek eragin du gizartea garaia baino lehen lasaitzea. Txertatu gabekoak birusaren zabalkundean arazo direla nabarmendu ostean, arauak betetzen ez dituzten txertatuak ere arazo direla gaineratu du.

Azken txosten epidemiologikoaren arabera, eta adin-tarteak aintzat hartuta, intzidentziarik handiena 0-9 urteko haurren artean dago. Horri lotuta Miren Basarasek nabarmendu du Sendagaien Europako Agentziak aste honetan bertan baimendu dezakeela 12 urtetik beherakoentzako txertoa. Horrela balitz, EHUko Mikrobiologoak uste du litekeena dela hemendik hilabetera haurrak txertatzen egotea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Medizinak albisteak Txertoak Koronabirusa