Gizartea -
Bizkaia
Istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu A-8 autobidean eta N-637 errepidean
Ezbeharra izan duten kamioiak eta furgonetak A-8ko lau erreitatik hiru oztopatu dituzte, Max Center merkataritza-gunearen parean. Garabi batek kamioia kendu behar izan du.
Agentziak | EiTB Media
A-8 autobideak 10 kilometroko ilarak zituen 19:30 aldera Kantabriako noranzkoan, kamioi eta furgoneta baten arteko istripuaren ondorioz. Era berean, ezbeharrak arazoak sortu ditu N-637 errepidean, Arrontegiko zubian. Istripua Max Centerreko zuzengunean gertatu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 16:45 aldera gertatu da, eta orduz geroztik auto-ilara luzeak izan dira A-8 autobidean, Kantabriako noranzkoan, baita N-637 errepidean ere.
Istripua izan duten ibilgailuek A-8ko lau erreitatik hiru oztopatu dituzte, Max Center merkataritza-gunearen parean. Garabi batek kamioia kendu behar izan du.
Talkaren ondorioz furgonetako bidaiari bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.