Itxi

2021/12/10

12:40

Gizartea

DEnBORALEA

Trafiko arazoak nonahi Euskal Herrian, uholdeen, luizien eta ur putzuen ondorioz

EITB MEDIA

Gutxienez, 30 errepide daude moztuta, gehienak bigarren mailakoak. Besteak beste, Mendaro herrirako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduotako euri-jasek eragindako uholde eta luiziengatik.

  • Iruñea, gaur. Argazkia: EFE.

    Iruñea, gaur. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Denboraleak arazo ugari eragin ditu errepideetan, eta ibilgailuen joan-etorria ez da erraza izaten ari, goizean goizetik, Euskal Herrian, batez ere, bigarren mailako bideetan. Ibaiek gainezka egin dute toki askotan, eta uholdeez gain, lur-jausiak eta ur putzuak daude errepideetan.

Denboraleari buruzko informazioa ZUZENEAN

EAE:  errepideen egoerari buruzko azken ordukoa, Eusko Jaurlaritzaren TRAFIKOA webgunean.

- Mendaro: herriko sarrera-irteerak itxita, N-634 errepidetik, eta ondorioz, Mendaroko Ospitalera ezin da joan.  Aurretiazko hitzordua izan arren, ospitalera ez joateko eskatu die herritarrei Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

-  Eibar-Elgoibar:  AP-8 autobidearen errei bat, Irungo noranzkoan, itxita, luizi batengatik.

Elgoibar, gaur.

Elgoibar, gaur.

- Leintz Gatzaga: GI-627 errepidea moztuta, lur-jausi baten ondorioz.

-  Erandio: BI-735 errepidea itxita, Makro merkataritza zentroaren parean, ur-putzu baten ondorioz.

-  Mungia: BI-631 errepidea itxita , Bermeorako bidean.

-  Mallabia: BI-633 errepidea itxita, Arrangizganean.

-  Orozko: AP-68 autobidea itxita, Gasteizerako noranzkoan. BI-625 errepidetik ari dira trafikoa bideratzen.

- Gasteiz: N-622 errepidea moztuta dago, A-1 bidearekin bat egiten duen tokian.

NAFARROA: errepideen egoerari buruzko azken ordukoa, Foru Gobernuaren webgunean.

- Almandozeko eta Belateko tunelak itxita: Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidea, 28. kilometroan, uholdeengatik.

- A-1 autobiaren 395. kilometroan, errepidea moztuta, uholdeengatik. Olatzagutirako bidetik ari dira trafikoa bideratzen.

- Bigarren mailako errepide ugari, itxita, uholdeengatik eta luiziengatik: NA-30 errepidea (Landabenerako sarrerak), 1. kilometroan itxita; NA-1300 errepidea itxita (Irurtzun eta Gipuzkoa artean), 0, 10 eta 26 kilometroen parean; NA-2410 errepidea itxita, 13. kilometroan, Uharte Arakil parean; eta N-170 errepidea itxita, 28. kilometroan.

-  NA-1210 errepidea moztuta, Arraizko benten eta Endarlatsa artean, hainbat puntutan. 

- NA-4404 errepidea, Iruritarako sarreran, moztuta; NA-4150 errepidea, Leitza-Goizueta-Hernani arteko bidea, moztuta 15 eta 27 kilometroen parean; NA-8304 errepidea itxita, Berarako sarreran.

- NA-1720 errepidea moztuta, Agoitz eta Auritz artean, 26. kilometroan, luizi batengatik.

- NA-137 errepidea moztuta, Izaba eta Ipar Euskal Herria lotzen dituena, 47. kilometroan, elurragatik.

IPAR EUSKAL HERRIA

 - Ahetze eta Bidarte artean, D-855 errepidea moztuta.

 - Senperen, D-918 errepidea moztuta.

 - Azkaine eta Larrun artean, D-855 errepidea moztuta.

-  Sara eta Etxalar artean, D-306 errepidea moztuta.

-  Kanbo eta Donibane Garazi arteko tren zerbitzua, etenda.

 

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;