Gizartea -

Koronabirusa

Covid pasaportea esparru gehiagotara zabaltzeko baimena eskatu dio Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari

Eusko Jaurlaritzak osasun txostena, txosten juridikoa eta dekretuaren zirriborroa helarazi dizkio dagoeneko auzitegiari, covid pasaportea ostalaritza osoan, gimnasioetan, ospitaleetan eta zentro soziosanitarioetan ere erabili ahal izateko.

Covid pasaportea. Eitb-ren bideo batetik hartutako irudia.
Covid pasaportea. Eitb-ren bideo batetik hartutako irudia.
Covid pasaportea. Eitb-ren bideo batetik hartutako irudia.

O.P. | Eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak covid pasaportearen erabilera zabaldu nahi du ostalaritzako establezimendu guztietara, gimnasioetara, ospitaleetara eta zentro soziosanitarioetara, eta horretarako baimena eskatu dio Euskal Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Jaurlaritzak osasun txostena, txosten juridikoa eta dekretuaren zirriborroa igorri dizkio auzitegiari, covid pasaportearen erabilera sektore horietara hedatu ahal izateko.

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean azaldu duenez, Jaurlaritzak "oro har, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan; barruko kirol guneetan eta kiroldegietan, bai eta gimnasioetan ere; osasun-zentro eta zentro soziosanitarioetan eta espetxetan" ezarri nahi du ziurtagiri horren eskera.

Lehendakariak azaldu duenez, "koronabirusa aireztapen nahikorik ez dute barruetan hedatzen da gehien", bai eta "distantziarik gorde ez eta maskara erabiltzen ez den leku eta jende pilaketetan". 

Horregatik, covid pasaportea aipatutako sektoreetan zabaltzeaz gain, udal-agintariei gomendatuko zaie, "jende pilaketak sortzea ekar dezaketen jarduerak mugatzea". 

Bestalde, Urkulluk adierazi du "covid-19aren transmisioari jar daitekeen lehen oztopoa prebentzioa" dela, eta prebentzio-neurrien artean "eraginkorrena txertaketa". gaineratu duenez, Exekutiboak orain arte bestelako neurrik hartu ez badu, hori izan dela txertoaren eraginkortasunean sinesten duelako: "Txertoaren eraginaz ere fidatzen gara, % 100ean eraginkorra ez bada ere, oso portzentaje handian delako".

Horren ostean, adierazi du "Euskadin xede-populazioaren % 90ek txertaketa-jarraibide osoa" duela, eta bi adin-segmenturi egiten dietela txertatzeko deia. Izan ere, bi adin segmentu horiek duten bizitza sozialaren ezaugarriek, txertaketa ziurtagiria eskatzera garamatzate, ziurtagiri horrek barne hartzen baitu jendea txertatu izana, eta hori da orain arte ezagutu dugun oztoporik eraginkorrena". 

Urkulluk gaineratu duenez, "horregatik ez du hartu Gobernuak beste garai batean agian hartu izango genituzkeen neurriak, beste olatu batzuetako egoera eta gaur egungoa oso bestelakoak direlako", besteak beste, xede-populazioaren % 90 baino gehiago txertatuta dagoelako, 60 urtetik gorakoei errefortzu-dosia ematen ari zaielako eta 12 urtetik beherakoei txertoa emango zaielako. Horrek guztia kontuan harturik, "egoeraz jabetu eta neurri prebentibo hauekin covidari eusten" jakingo duten itxaropena du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Covid pasaportea