Gizartea -

uholde arriskua

Eusko Jaurlaritzak alerta desaktibatu du Araban, baina "gertutik" zainduko du Zadorra ingurua

Iragarpen meteorologikoek onera egin dutelako hartu dute erabakia. Gainera, Euskadiko ibai-arroen mailek "nabarmen egin dute behera", prezipitazioak oro har gutxitu egin dira eta Zadorrako urtegi-sistemaren eremuan "bilakaera ona" izan da.

Zadorra ibaia, Araban. Argazkia: EITB Media
Zadorra ibaia, Araban. Argazkia: EITB Media
Zadorra ibaia, Araban. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak desaktibatu du Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Berezia, Araban alerta-fasean zirauena. Dena den, "gertutik" zainduko ditu Zadorrako ibai-arroa eta Euskadin egunotan euri bortitzen eragina jasan duten gainerako ibaiak.

Iragarpen meteorologikoek onera egin dutelako hartu dute erabakia. Gainera, Euskadiko ibai-arroen mailek "nabarmen egin dute behera", prezipitazioak oro har gutxitu egin dira eta Zadorrako urtegi-sistemaren eremuan "bilakaera ona" izan da.

Larunbatera arte egon da indarrean Planaren alerta-fasea Gipuzkoan eta Bizkaian, baina oraindik ere "gertutik" zainduko dituzte ibai-arroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Alerta meteorologikoak EAE Eguraldia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Uholdeak Euskal Herriko ibaiak