Gizartea -

DESAGERTUTAKO PERTSONAK

68 urteko gizon baten bila ari dira Gasteizen

Gizona paseo bat ematera irten zen astelehenean eta, etxera itzultzen ez zela ikusita, haren desagerpena salatu zuten senideek. Armentia inguruan ari dira haren bila.

68 urteko gizona bilatzeko operatiboa, Armentia inguruan. Argazkia: Arabako Gurutze Gorria
68 urteko gizona bilatzeko operatiboa, Armentia inguruan
68 urteko gizona bilatzeko operatiboa, Armentia inguruan. Argazkia: Arabako Gurutze Gorria

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxetik falta den 68 urteko gizon baten bila ari dira Gasteiz inguruan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintza, Gurutze Gorria, Babes Zibila, DYA eta Udaltzaingoa Armentia inguruan ari dira gizonaren bila. Ertzaintzaren Txakur eta Erreskate Unitatea ere parte hartzen ari da bilaketa lanetan.

Gizona paseo bat ematera irten zen astelehenean eta, etxera itzultzen ez zela ikusita, haren desagerpena salatu zuten senideek.

VOST Euskadik zabaldutako informazioaren arabera, 1,70 metro luze da, ile zuria eta bizarra ditu, eta lumadun beroki urdina, kirol oinetakoak eta North Face txapela urdina zeramatzan jantzita desagertu zenean.

Herritarren laguntza nabarmentzeaz gainera, haren berri izanez gero, 112 telefonora deitzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Desagertutako pertsonak