Gizartea -

KORONABIRUSA

Janssenen txertoa hartu eta bi hilabetera errefortzu dosia jartzea babestu du EMAk

Halaber, errefortzu dosi gisa Janssen konpainiaren txertoa erabiltzea ere onetsi du Sendagaien Europako Agentziak, baita aurrez Pfizer edo Moderna hartu dutenekin ere.

Osasun langile bat pertsona bati covid-19aren txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat pertsona bati covid-19aren txertoa jartzen
Osasun langile bat pertsona bati covid-19aren txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Janssenen txertoa hartu eta bi hilabetera errefortzu dosia jartzea babestu du EMA Sendagaien Europako Agentziak.

EMAren arabera, datuek erakusten dute lehen dosia hartu eta gutxienez bi hilabetera Janssenen errefortzu dosi bat jaso duten 18 urtetik gorakoek SARS-CoV-2aren aurkako antigorputz gehiago dituztela.

Bestalde, errefortzu dosi gisa Janssen konpainiaren txertoa erabiltzea babestu du Sendagaien Europako Agentziak, hots, aurrez Pfizer eta Moderna konpainien txertoa hartu dutenei ere eman dakieke Janssen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Osasun albisteak Txertoak azken ordukoa Koronabirusa olatu berria