Gizartea -

KORONABIRUSA

Zupiria: "Terrazak toki irekiak dira eta barrura sartzen ez bagara, berez, ez genuke ziurtagiria beharko"

Hala ere, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du kasuistika asko daudela eta egokiena izango dela Jaurlaritza prestatzen ari den galdera-erantzunen dokumentuari itxarotea.

Bingen Zupiria Euskadi Irratian.
Bingen Zupiria
Bingen Zupiria Euskadi Irratian.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, tabernetako terrazetan ez da covid-19aren ziurtagiria eskatu beharko, toki irekia delako.

Sailburuak Euskadi Irratian azaldu duenez, "terraza bat toki ireki bat da eta barruko aldera sartzen ez bagara, berez, ez genuke beharko ziurtagiria". Hala ere, sailburuak azpimarratu du "kasuistika asko" daudela eta egokiena izango dela Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den galdera erantzunen dokumentuari itxarotea.

Ildo horretan, dokumentua "egun gutxian prest egongo dela" adierazi du.

Zine aretoetan ziurtagiria aurkeztu beharko den galdetuta, Zupiriak esan du "ez dagoela dudarik, beste berme neurri bat baita horietan ere ziurtagiria eskatzea".

Museo eta liburutegien kasuan "seguruena" eskatzea izango dela adierazi du. Horren harira, azaldu du ez lukeela nahi orain bere iritzia eman eta gero dokumentu batek ukatzea berak esandakoa. "Goazen gauzak ondo egitera", gaineratu du.

Hala ere, kasu batzuetan, ostalaritzan esaterako, ziurtagiriaren beharra oso argia zela esan du eta "horietan erabakiak atzeratzeko motiborik ez zegoela" gaineratu du.

Bestalde, futbol zelaietan gertatzen denaz oso kezkatuta daudela esan du, "Eusko Jaurlaritzaren Dekretuak dioelako maskarak etengabe eraman behar direla eta ez dela jan eta edan behar, eta hori ez da betezen ari".

Ildo horretan, taldeekin araua aztertzen jarraituko duela esan du eta baztertu egin du zelaietako edukierak murriztea, klubek indarrean dauden arauak betezen badituzte.

Ospitale handietan goizean ez dute ziurtagiria eskatu; bai ordea, erresidentzietan eta gimnasioetan
Ospitale handietan goizean ez dute ziurtagiria eskatu; bai ordea, erresidentzietan eta gimnasioetan
Ospitale handietan goizean ez dute ziurtagiria eskatu; bai ordea, erresidentzietan eta gimnasioetan

1:27

Nolakoak izan dira lehen orduak ostalaritzan covid ziurtagiriarekin?
Nolakoak izan dira lehen orduak ostalaritzan covid ziurtagiriarekin?
Nolakoak izan dira lehen orduak ostalaritzan covid ziurtagiriarekin?

1:16

Euskadiko kontzertu-aretoak, antzokiak, zinemak edo museoak covid ziurtagiria eskatzen ari dira
Euskadiko kontzertu-aretoak, antzokiak, zinemak edo museoak covid ziurtagiria eskatzen ari dira
Euskadiko kontzertu-aretoak, antzokiak, zinemak edo museoak covid ziurtagiria eskatzen ari dira

1:26

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Eusko Jaurlaritza Gizartea Albisteak Gaur Albisteak COVIDaren agerraldiak gaur Osasun-larrialdi egoera amaitu da EAEn 2022