Gizartea -

Inkesta batzuen arabera

Hamar apaizetik zortzik ogibide berdina aukeratuko lukete berriro

Hainbat ikerketen arabera, apaizen gainean gizarteak duen pertzepzioa "okerra" da, hautatutako bizitzarekin haietatik % 90a "oso pozik" dagoelako.

Hamar apaizetik zortzik ogibide berdina aukeratuko lukete. Argazkia: EITB
Hamar apaizetik zortzik ogibide berdina aukeratuko lukete. Argazkia: EITB
Hamar apaizetik zortzik ogibide berdina aukeratuko lukete. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berriro jaiotzekotan, hamar apaizetik zortzik ogibide berdina aukeratuko lukete AEBetan egindako hainbat inkesten arabera eta Stephen Rossetti Amerikako Unibertsitateko Katolikoko psikologoak idatzitako 'Why priests are happy' liburuak jaso duenez.

Rosettik AEBetako apaizei galdeketa egin zien, haren iritzian, gizarteak duen "pertzepzio okerra" aldatzeko asmoz. "Apaizek zoritxarreko bizitza dutela uste du gizarteak baina justu kontrakoa da, batek besteak laguntzen dituenean zoriontasuna aurkitzen du", azpimarratu du Rosettik.

2004an egindako inkesten arabera, apaizen % 81,5k berriro hautatuko lukete ogibide berdina eta haietatik %90 "oso pozik" dago. Zentzu honetan, Forbes aldizkariak ogibide zoriontsuen lehenengo postuan kokatu zuen apaizarena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea