Gizartea -

Gertakaria

Gizon baten gorpua topatu dute Gasteizko erreka batean

Errekaleorko ubidean aurkitu dute, Zubi Garaiaren parean. Ertzaintzaren arabera, ez da desagertuta dagoen 68 urteko gizasemearena.

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon baten gorpua topatu dute gaur Errekaleor errekaren ubidean, Gasteizko Zubi Garaiaren parean. Dena dela, ez omen da asteartetik Arabako hiriburuan desagertuta dagoen gizasemearena.

Ertzaintzak ohar batean jakinarazi duenez, herritar batek larrialdi zerbitzuak ohartarazi ditu 10:55ean, errekan hilotz bat zegoela eta.

Suhiltzaileek atera dute uretatik, "eremu seguru batera" eramanda. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Ertzaintzaren arabera, aurkikuntza horrek ez du zerikusirik Gasteizen desagertuta dagoen 68 urteko gizona topatzeko lanekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Desagertutako pertsonak