Gizartea -

Koronabirusa

Heriotza bat covid-19aren ondorioz Nafarroan, eta aldaketarik ez ospitaletan

708 kasu zenbatu dituzte ostegunean, duela bi asteko 523 kasuen gainetik daude, baina duela astebeteko 842 kasuen markatik behera eusten diote positiboek. Ospitaleko presioa ez da aldatu asteazkeneko datuekin alderatuta, 136 pertsona ospitaleratu dituzte, 23 ZIUn (-1).

Gizon bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE
Gizon bat PCR proba bat egiten.
Gizon bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz Nafarroan azken orduotan eta 708 kutsatze berri zenbatu dira ostegunean, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. 4.670 proba egin dituzte, eta positibotasuna, beraz, % 15,2koa izan da. 

Duela astebete (842) baino ia 140 kasu gutxiago dira; egun hartan zenbatu zuten pandemia hasi zenetik egun bakar batean zenbatu duten kutsatu kopuru handiena. Hala ere, duela bi asteko 523 kasuen gainetik jarraitzen dute. Santos Indurain Osasun kontseilariak asteazkenean iradoki zuenez, "gorakadan nolabaiteko apaltzea" nabari da.

Ez dago aldaketa nabarmenik ospitaletan. ZIUtan pertsona bat gutxiago dago atzotik, 23 dira denera larri daudenak. Gela arruntetan berriz, bezperan bezainbeste, 136 lagun, horietatik zazpi atzo bertan ospitaleratuak. 

Udalerriei edo osasun-eremuei dagokienez, Iruñeak 223 kasu jakinarazi zituen; horietatik 28 Arrotxapean, 25 Arrosadian, 24 Bigarren Zabalgunean, 21 Mendillorrin, Alde Zaharrean eta Lehen Zabalgunean, eta 20 Txantrean. Lizarran 28 kasu atzeman zituzten, 27 Tuteran eta 25 Sarrigurenen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Berriozar Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea