Gizartea
gertakaria
Larri aurkitu dute ostiralean Hernanin desagertutako gizona
agentziak | eitb media
Karabel auzoan aurkitu dute gizona, eta Donostia Ospitalera eraman dute jarraian.
-
Hernaniko kale bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ostiraletik desagertuta zegoen Hernaniko (Gipuzkoa) herritar bat aurkitu du Ertzaintzak, larunbat honetako 08:30ak aldera. Lekuan bertan artatu dute anbulantzia medikalizatu bateko osasun-langileek, eta Donostia Ospitalera eraman dute ondoren, larri.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ostiral arratsaldean abiatu zuten bilaketa, Hernaniko adinekoen egoitza bateko arduradunak salaketa jarri ostean, bertako 68 urteko gizon bat desagertua zela eta.
Larrialdi Zerbitzuetako balaibide desberdinak ostiraletik ari ziren haren bila Hernanitik, eta Karabel auzoan aurkitu dute gizona.