Gizartea -

KORONABIRUSA

Ehunka lagun bildu dira Donostian, "covid pasearen inposaketa" salatzeko

Neurri horrek "diktadura esparru bati bidea irekitzen" diola eta "diskriminazioa eta jazarpena eragiten" dituela salatu dute parte hartzaileek.

Bizitza plataformak Donostian deitutako manifestazioa. Argazkia: EFE
Bizitza plataformak Donostian deitutako manifestazioa. Argazkia: EFE
Bizitza plataformak Donostian deitutako manifestazioa. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizitza plataformak deituta, jende andana bildu da gaur arratsaldean Donostian, "covid pasearen inposaketa" salatzeko. Izan ere, neurri horrek "diktadura esparru bati bidea irekitzen" diola eta "diskriminazioa eta jazarpena eragiten" dituela uste dute.

17:00etan abiatu da Boulevardetik Eusko Jaurlaritzaren covid neurrien kontra protesta egiteko manifestazioa. "Osasunaren eta askatasunaren alde", "Osasunaren alde? Inposizioa diskriminazioa da", "Eskoletan arnastu" zioten pankartak ikusi dira eta antzeko leloak entzun dira, gaztelaniaz gehienak.

Euskal Herri osoko 35 elkarte biltzen ditu Bizitza plataformak eta aurrez ere egin dituzte hainbat protesta, maskaren erabileraren kontra, besteak beste.

"Txertoa hartu dutenen eta hartu ez dutenen artean ez dago kutsatze desberdintasunik", adierazi dute antolatzaileek, eta, hori dela eta, covid pasea "kontrol soziala" eta "hainbat eta hainbat lege" urratzen dituen neurria dela uste dute.

Ibilbidea hasi eta gutxira, Bizitzako ordezkariak bildutakoei zuzendu zaizkie, eta covid paseak gizartea "banatu" eta "aurrez aurre" jarri nahi duela salatu dute.

Plataformak "baliabideak" behar dituela esan du Bizitzako ordezkari batek eta euren helburua "komunikabide propioak", "osasun-sistema propioa" eta "hezkuntza propioa" sortzea dela gaineratu du.

Gaur egun Euskal Herri osoan eskatzen da covid pasaportea hainbat esparrutan: ostalaritzan, kultur zein aisialdi jarduera handietan, gimnasioetan etab. Administrazio bakoitzak ezartzen du bere erabilera:

- Covid pasaportearen erabilera EAEn

- Covid pasaportearen erabilera Nafarroan

- Covid pasaportearen erabilera Iparraldean

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Donostiako azken albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Manifestazioak COVID kasuak Covid ziurtagiriaren berriak