Itxi

Gizartea

GABONETAKO LOTERIA

19517 zenbakiarentzat izan da Gabonetako Loteriaren hirugarren saria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2021eko Gabonetako Loteriaren hirugarren saria ez da Hego Euskal Herrian suertatu.

  • 2021eko Gabonetako Loteria

    2021eko Gabonetako Loteria

19517 zenbakia izan da Gabonetako loteriaren Zozketa Bereziaren hirugarren sariduna, 500.000 eurokoa. Hirugarren sariak ez du dirurik utzi Hego Euskal Herrian eta bost probintziatan bildu da, bereziki, Jativan (Valentzia), 103 serierekin.

Calellan (Bartzelona) ere utzi ditu saria, 35 serierekin, baita Almerian, 17 serie, Granollersen (Bartzelona), 15 serie, eta Badajozen, 2 serie. Zenbakia 11:30ak pasatxo atera esan dute bosgarren taulako bederatzigarren alanbrean.

2021eko Gabonetako zozketan 172 milioi dezimo jarri dira salgai. Beraz, jaulkipena 3.440 milioi eurokoa izango da, eta % 70 saritan banatuko da, hau da, 2408 milioi euro saritan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena