Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroako Justiziak ukatu egin du adinekoen egoitzetan sartzeko covid ziurtagiria eskatzea

Epaileen ustez, "erabaki hori Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak bakarrik erabaki dezake".

Bisitak adinekoen egoitza batean. Argazkia: EFE.
Bisitak adinekoen egoitza batean
Bisitak adinekoen egoitza batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak ukatu egin du nagusien egoitzetan sartzeko covid ziurtagiria eskatzea, Foru Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak "aginpiderik ez duelako".

Magistratuak ez dira gaiaren muinean sartzen, hau da, neurriaren proportzionaltasuna eta horrek oinarrizko eskubideetan izan dezakeen eragina aztertzean, baina uste dute "erabaki hori Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak bakarrik erabaki dezakeela".

Autoaren aurka errekurtsoa jar daiteke Auzitegi Gorenean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizarte zerbitzuak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak gaur Egoitza geriatrikoak Txertoak Koronabirusa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia