Gizartea -
Eguraldia
Tenperatura goxoak eta zeru hodeitsuak izango dira Gabon eta Eguberri egunetan
Hodeiak nagusituko badira ere, ostarterik egongo da, Euskalmeten arabera. Prezipitazio arinak espero dira eta hego-haizeak indartsu joko du mendialdean.
EITB Media
Eguraldi aldakorra eta tenperatura goxoak iragarri ditu Gabon eta Eguberri egunetarako Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Hodeiak nagusituko dira datozen bi egunetan, baina ostarteak ere izango dira.
Prezipitazio arinak espero dira bi egunetan. Bihar tantaren bat bota dezake batez ere goizaldean. Gainera, hego-haize zakarra ibiliko da mendialdean, eta gauean are gehiago indartuko da. Tenperatura goxoak izango dira, 16-17 ºC ingurukoak isurialde atlantikoan eta 8-10 ºC-koak mediterraneoan. Minimoak, aldiz, 10-12 ºC inguruan ibiliko dira itsasertzean; 3-8 ºC artean, barnealdean.
Abenduaren 25ean antzeko eguraldia aurreikusi du Euskalmetek. Hodeiak nagusituko dira, eta egunaren bigarren erdian ugaritzen joango dira. Ondorioz, prezipitazio batzuk izatea espero da, arinak eta noizbehinkakoak. Barnealdean euria egiteko probabilitate handiagoa izango.
Hego-haizeak gogor joko du goizean, baina arratsalde aldera indarra galdu eta mendebaldeko edo hego-mendebaldeko ukitua hartuko du. Tenperaturek berdin jarraituko dute.