Gizartea -

eguraldia

Hodeitsu hasiko da urteko azken astea, pixkanaka oskarbitzeko

Lehen egunetako euri arinak gaindituta, epel amaituko da astea, Euskal Herri osoan sasoirako tenperatura altuak izango direlarik.

Egunsentia Durangon. Argazkia: Javier Lana Zuñiga
Egunsentia Durangon. Argazkia: Javier Lana Zuñiga
Egunsentia Durangon. Argazkia: Javier Lana Zuñiga

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2021eko azken astea epel datorkigu. Hodeitsu hasiko da, baina lehen egunetan han-hemenka izango diren euriek laster emango diote bidea eguzkiari. Garairako epelak izango dira tenperaturak, astearen erdialdetik aurrera batez ere.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, astelehenean hego-mendebaldeko haizea zakartu egingo da eta termometroek gora egingo dute. Bestalde, han-hemenka euri apur bat egin dezake noizbehinka, baina egunaren zati handi batean ateri eutsiko dio eta ostarteak irekiko dira. Edozein kasutan, hego-haizea izango dugu hizpide; zakar ibiliko da egun osoan eta tenperaturak gora egitea eragingo du, Kantauri isurialdean bereziki. Goizaldea oso epela izango da eta tenperatura beroenak 20 ºCra hurbilduko dira kostaldean.

Asteartean hodei ugari izango dugu, baina euri gutxi egingo du. Egunaren hasieran apur bat bota dezake kostaldetik gertu, baina arratsaldetik aurrera hodeiak gutxituz joango dira, eta egunaren amaieran ostarte politak izango ditugu. Hegoaldeko haizeak oraindik bolada gogorrak izango ditu goizean, baina indarra galduko du arratsaldean. Garairako tenperatura epelekin jarraituko dugu, bai egunez eta baita gauez ere.

Era berean, astea aurrera joan ahala, oskarbitzera joko du eta tenperaturek gora egingo dute asteazkenean, urte amaierara arte epel mantenduko direlarik.

Eguraldiaren inguruko informazio gaurkotua kontsultatu dezakezu uneoro eitb.eus-en, eta zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Iparraldea albisteak EAE Eguraldia Donostia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak