Gizartea -
Hildako militarren omenaldia
Sarkozy: 'Hiltzaileak Frantzia osoa belaunikarazi nahi zuen'
"Frantzia guztia belaunikarazi nahi zuten exekuzio terroristaren biktimak izan dira militarrak", esan du Frantziako presidenteak Montaubanen egin dieten omenaldian.
Erredakzioa
Sarkozy buru zela, Montaubanen egin diete hildako hiru soldadu frantziarrei omenaldia. Ekitaldia Paraxutisten Erregimentuan egin dute; izan ere, hildakoetako bi bertako kideak ziren.
Presidentearekin batera, Fillon lehen ministroa eta Barne, Defentsa eta Justizia ministroak egon dira bertan, baita Hollande, Bayrou eta Le Pen Presidentetzarako hautagaiak ere.
"Hildako hiru soldaduak ez dira gudan hil, exekuzio terrorista batean baizik", esan du Sarkozyk. "Errepublikak ez du amorerik eman, ez du atzera egin, bere betebeharrak egin ditu eta heriotza hauek ez dira zigorrik gabe geldituko", gaineratu du presidenteak.