Gizartea -

Trafikoa

A-636 autobia itxiko dute abenduaren 31ko ordu txikietan mantentze-lanengatik

Autobia bihar goizaldean itxiko dute 00:00-05:00 artean, Beasaingo noranzkoan Zubiaurreko tuneleko mantentze-lanak direla medio.

Zubiaurre tunela. Argazkia: Bidegi
Zubiaurre tunela.
Zubiaurre tunela. Argazkia: Bidegi

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-636 autobia biharko ordu txikietan itxiko dute Zubiaurre tuneleko mantentze-lanak direla medio, Beasaingo noranzkoan 23 eta 19 kilometroen artean. Horregatik, Bergara-Antzuola arteko galtzada itxita egongo da 00:00-05:00ak artean, Bidegik jakinarazi duenez.

Alternatiba gisa, GI-627 errepidea erabiltzea gomendatu du Bidegik, Hibargarai hiribidetik eta Urteaga kaletik. Bergara norazko erreia zabalik egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Bergara albisteak Albisteak Goierri eskualdea Beasain albisteak Debagoiena gaur